MATHEMATA


Kristo aurreko VI. mendean, Pitagoras izeneko matematikari famatu batek garaiko filosofia eta matematika eskolarik garrantzitsuena sortu zuen. Bertako ikasleei pitagorikoak esaten zitzaien.  Eskola horretan bi motako ikasleak zeuden: nobizioak eta iniziatuak. Lehenengoek entzun bai baina  ezin zuten hitz egin, hau da, ezin zuten beraien iritzia adierazi; besteek, berriz, bai.


Matematika hitzaren eratorria mathemata hitz grekotik dator, eta ikas daitekeena esan nahi du.

Pitagorikoek aritmetika, geometria, astronomia eta musika ikasten zituzten; baina zenbakien ezaugarrien azterketa izan zen emaitzarik garrantzitsuena, uste baitzuten naturan gertatzen zen edozein erlazio zenbakien bidez adieraz zitekeela.

Gaur egun, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan ikasten dugun matematika pitagorikoa da.

Ikus dezagun matematika pitagoriko pixka bat.

Zenbaki baten zatitzaileak zenbakia zatitu eta emaitza zehatza ematen dutenak dira.
Adibidez:
10 zatitzaileak : 1, 2, 5, 10

24 zatitzaileka : 1, 2, 3, 4, 6, 8, 12, 24
Pitagorikoek zenbakiak era honetan sailkatu zituzten:


 Zenbaki perfektuak


Bere zatitzaile diren zenbakien baturaren balioa duena zenbaki perfektua deitzen da.
Adibidez:
6 zenbaki perfektua da bere zatitzaileak  1, 2, 3
direlako eta hauen arteko batuketak zenbakia bera ematen digulako 
1+2+3 = 6 

Zenbaki lehenak

Zenbaki lehenek, bata (1) eta bere buruarekin bakarrik zatigarriak diren zenbakiak, zenbaki arrunten multzoaren azpimultzo bat osatzen dute.
Adibidez:
Aurreneko hogei zenbaki lehenak 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23, 29, 31, 37, 41, 43, 47, 53, 59, 61, 67 eta 71 dira. Bat ez da lehena, zatitzaile bakarra duelako, eta zero ere ez, zeroz zatigarri zenbakirik ez dagoelako.



Zenbaki lagunak
Bi zenbaki lagunak deitzen dira haietatiko bat bestearen zatitzaileen batura denean.

Adibidez:
220 eta 284 zenbaki lagunak dira
220 zatitzaileak dira:

1, 2, 4, 5, 10, 11, 20, 22, 44, 55, 110

y
1+2+4+5+10+11+20+22+44+55+110 = 284
284 zatitzaileak dira:

1, 2, 4, 71, 142

y
1+2+4+71+142 = 220



Pitagorikoek aurkitu zuten zenbaki lagun bikoterik txikiena hauxe da: 220 eta 284 zenbakiek osatzen dutena. Beharbada beste bikote batzuk ezagutzen zituzten, baina ez genituen gehiago ezagutu XVIII. mendera arte; Leonard Euler izeneko matematikari batek zenbakiak aztertu eta 60 bikote aurkitu zituen arte.


No hay comentarios:

Publicar un comentario