PATIO GARBIKETA SPOTAK

Olaia Cincunegi, Lore Lakunza, Iker Etxeberria, Irati Alda, Laida Olazabal



Izadi Egizabal, Josu Aretxabaleta, Ander Belza, Unai Lertxundi, Gorka Vildarraz

POLIEDROEN MODELOAK

Poliedroak nolakoak diren hobeto ulertzeko, eraikitzea baino modu hoberik ez dago. Ondorengo loturan poliedro mota ezberdinen modeloak aurkitzen dira; moztu, tolestu, itsatsi eta listo; poliedroa eraiki duzu.

POLIEDROAK

Geometrian, poliedroa hiru dimentsioko gorputz bat da, espazioan ebakitzen diren hainbat planok mugatutakoa. Bolumen finitoa eta aurpegi lauak dituzten objetu hiru-dimentsionalak dira. Poliedro hitzak grekeratik dator: poli asko eta edro aurpegia.

Poliedroen elementuak

  • Aurpegiak: Poliedroko planoen ebaketak sortutako poligono bakoitza poliedroaren aurpegi bat da.
  • Ertzak: Bi aurpegik duten segmentu berberari ertz deritzo.
  • Erpinak: Hiru ertz edo gehiago bat egiten duten puntu bakoitza erpin bat da.
  • Diagonalak: Bi ertz ez jarraituak lotzen dituen segmentua diagonala da.

Poliedro motak

Platonen Solidoak

Platonen solidoak edo solido platonikoak bost poliedro erregularrak osatzen dituzte. Aurpegi guztiak berdinak eta erregularrak dira. Bost poliedroak dira:

  • 4 aurpegi
  • 4 erpin
  • 6 ertz

Kuboa
                                                                                             Kuboaren modeloa

  • 6 aurpegi
  • 8 erpin
  • 12 ertz




Oktaedroa
                                    Oktaedro modeloa
  • 8 aurpegi
  • 6 erpin
  • 12 ertz

 Dodekaedroa
                                                                                                       Dodekaedroaren modeloa
  • 12 aurpegi
  • 20 erpin
  • 30 ertz
  •  











Ikosaedroa
                                   Ikosaedroaren modeloa
  • 20 aurpegia  
  • 12 erpin
  • 30 ertz

    ANBARRA: FOSILIZAZIO PROZESUA

    ERAGILE GEOLOGIKOAK

    Ondorengo aurkezpen honetan, batetik, eragile geologikoen informazio orokorra azaltzen da;bestetik, kanpo eragileen inguruko informazio zehatza.

    BARNE ERAGILE GEOLOGIKOAK

    Kontinenteen mugimendua, plaken tektonika ulertzeko ondorengo animazio hau ikusi.
    KONTINENTEEN MUGIMENDUA

    SUMENDIAK

     Sumendiak liluragarri eta ikusgarri bezain arriskugarri eta suntsitzaile dira. Mundua guztian mila sumendi inguru daude (ez dago jakiterik ozeano-hondoetan zenbat dauden), eta horietatik 600 batek aktibo diraute.
    Sumendi horietako ospetsuenak aztertuko dugu denon artean. Lana arintzeko, taldetan antolatuko zarete eta ondorengo zereginak beteko duzue:
    • Google Maps aplikazioan, taldeko arduradunak mapa berri bat sortuko du eta kideekin eta irakaslearekin partekatuko du
    • Ostadar.neteko 16-6 jardueran kontsulta dezakezue hainbat  sumendi kokatzeko (gehiago jakiteko atala ere)
    • Google Mapsen sortutako mapan, sumendiak kokatu (taldekide bakoitzak bana) eta datu hauek bilduko dituzue:
      • Sumendiaren kokagunea: estatua, herria
      • Sumendiaren aktibitatea
      • Azken  erupzioa, erupziorik arriskutsuenak
      • Bitxikeriaren bat (aukeran)
    Ondorengo loturan sumendiei buruzko animazio bat duzue, klikatu eta lagungarri izango zaizue gaia hobeto ulertzeko.
    http://webgunea.ikastola.net/txanela_6/sumendiak/sumendiak_sarrera.swf




    Azken hamarkadako sumendiak Google earthen eskutik