UHINAK

TXIKIA IKUSGARRI

Zientzia.eus-etik jasotako artikulu interesgarria

Txikia ikusgarri

2013/01/01 ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA
Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute Nikon Small World lehiaketan. Artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira.
Hain zuzen ere zientziatik asko du aurtengo irabazleak. Zebra-arrain bizi baten muga hematoentzefalikoaren erakusten du. Gakoa da muga hori funtzio neurologiko eta gaixotasun askoren kasuan. St. Jude Children's Research Hospital-eko Jennifer Peters-ek eta Michael Taylor-ek zebra-arrain transgeniko bat garatu dute egitura horren garapena behatu eta ikertu ahal izateko. Hiru dimentsiotan argazkiak atera dizkiote, eta argazki bakarrean elkartu, sakoneraren arabera kolore desberdinak emanez.
Irabazleaz gain, lehiaketan parte hartu duten beste argazki batzuk dituzue galeria honetan.
1. saria

1. saria

Zebra-arrainaren garuneko muga hematoentzefalikoa (x20).
Publikoaren saria

Publikoaren saria

Zelula linfatikoak eta fibroblastoak, 3Dko fibrina-gelean (x200).
Erradiolarioen eskeletuak (x120)

Erradiolarioen eskeletuak (x120)

Ofiura (x8)

Ofiura (x8)

Kakoxenita minerala (x18)

Kakoxenita minerala (x18)

Marijaia

Marijaia

Drosophila larba
Mikrobitziak

Mikrobitziak

Sonderia sp.; algak, diatomeak eta zianobakterioak jaten dituen ziliatu bat (x400)
Lotsatia

Lotsatia

Molossus rufu saguzarraren enbrioiak
Inurriak (x2,5)

Inurriak (x2,5)

Myrmica sp. eta Formica sp.
Tximeleta-mihia (x5)

Tximeleta-mihia (x5)

Inguratuta

Inguratuta

Haematococcus alga, eta Euplotes eta Cyclidium ziliatuak (x400)
Agata (x32)

Agata (x32)

Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala

Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala

Axoiak berdez, gorputzak urdinez, eta aktina-filamentuak gorriz.
Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)

Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)

PLANETEN TAMAINUA KONPARATZEKO


Planet compare, eguzki sistemaren planeten tamaina konparatzeko sortu den baliabide digitala.
Konparatu nahi diren bi planeta klikatu eta garbi ikus daiteke beraien arteko aldea; ikusgarria.

http://callumprentice.github.io/apps/planet_compare/index.html