MATEMATIKA ATSEGINA DA!!!!!!

 MATEMATIKAREN HISTORIA KOMIKIA

 Ondoren azaltzen den loturan klikatuz gero matematikaren historia kontatzen duen komiki interaktibo bat duzu. Saiatu bertan azaltzen diren galderak erantzuten. Bukatzen duzunean iruzkina bidali iezaidazu.

MATEMATIKAREN HISTORIA KOMIKIA

ZENBAKIEN EDERTASUNA



ZIFREN JATORRIA


Gaur egun erabiltzen ditugun zifrak (1, 2, 3, 4...) arabiar zifrak dira, lehenago erromatarrek erabiltzen zituztenen antzik ez dutenak (I, II, III, IV...).
Zergatik 1 idazten dugu horrela? Eta 2? Eta 3? Pentsatu duzue inoiz?
Badu bere azalpena eta frogatuko duzue. Idatzi zifra eta zenbatu angeluak:
1 zenbakiak angelu bat du; 2 zenbakiak 2 angelu ditu; 3 zenbakiak 3 angelu ditu... eta 0 zenbakiak ez du angelurik.
Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du!



ZER IRUDITU ZAIZUE? BITXIA, EZ DA HALA?