KANPOKO ERAGILE GEOLOGIKOAK

Lurrazalaren joera dinamikoa ikustea, ez da erraza. Gizakiak denbora asko behar izan du aldaketa horiek nabarmentzeko. Baina garbi dago hainbat eragile geologikoak eragin zuzena dutela paisaiaren itxuraketan. Jarduera honetan, kanpoko eragile geologikoaz arduratuko zarete.
Hasteko argazki-sorta.swf flash-artxiboan azaltzen diren argazkiak gelakide guztien artean aztertuko dituzue eta paisaia horien eraketan parte hartu duten kanpoko eragile geologikoak identifikatzen saiatuko zarete.  Beti ere, kontutan izan behar da, askotan ez duela eragile bakarrak eragiten.
Norberak, ezagutzen duzuenaren arabera, hipotesiak egingo dituzue.