ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

ANIMARIS hondartzako animaliak

Theo Jansen artistak animarisak sortzean,  natura berri bat diseinatzen hasi zen.
Animalien hezurdurak imitatuz, irudi handiak eraikitzen ditu; horiek, Holandako hondartzetan, haizearen indarrez mugitzen dira.


IZARRETAN IZARRA, HEXAGONO ETA PENTAGONOZKO BALOIA


Elhuyar aldizkaritik hartutako artikulua

Aurrerapenak aurrerapen, kuboa ez da esferara gehien hurbiltzen den forma, eta baloien eboluzioan oinarrizko beste egitura batzuk asmatu zituzten. 1970. urteko Munduko Futbol Txapelketarako sortu zuten baloia, Telstar delakoa, mugarria izan zen. "Futbol-baloi gehien-gehienen arketipo bihurtu zen harrezkero hexagonoz eta poligonoz osatutako poliedroa. Aurrerapauso handia izan zen baloien biribiltasunera bidean, esferaren % 86 betetzen baitu poliedro horrek airez puztuta egon gabe", dio Royok.
Bosnaka elkartutako 20 triangeluk eratzen dute ikosaedroa. Ikosaedroaren erpinak moztuz gero, erpina zena pentagono bihurtzen da, eta triangeluak hexagono. Horra inoiz izandako baloi arrakastatsuenaren oinarria.Arg. © Krissada Chuanyen/123 RF
Ikosaedro moztua esaten zaio poliedro horri, eta 12 pentagonoz eta 20 hexagonoz eratuta dago. Ez da poliedro platonikoa, bi motatako poligonoek eratzen baitute, baina platoniko batetik eratorria da, ikosaedrotik. Gomaz edo gaztaz egindako ikosaedro bat hartuko bagenu, eta bost aurpegi elkartzen diren erpin bakoitza moztuko bagenu, erpin horiek pentagono bihurtuko lirateke, eta triangeluak hexagono. Gainerako ezaugarriak, dena den, poliedro platonikoen berdinak ditu eratorri horrek; alegia, poligono guztiak erregularrak dira, eta erpin berri guztietan gauza berak gertatzen dira. Hala, poliedroen beste familia bat sortzen dute poligono platonikoetatik eratorritakoek: poligono arkimediarrak.
Horrenbestez, baloiak fabrikatzeko poligono arkimediarrak erabiltzeak "poliedro platonikoen abantaila berdinak ditu, eta, hortaz, erraza da haiek fabrikatzea. Dirudienez, ikosaedro moztuarekin lortu zuten oreka handiena biribiltasunaren eta fabrikatzeko konplexutasunaren artean". Izan ere, badaude hura baino biribiltasun handiagoa duten poligonoak, pentagonoak, karratuak eta triangeluak konbinatuta sortzen den ronbikosidodekaedroa, kasu, esferaren % 94 betetzen baitu bete gabe, baina ekoizteko konplexuagoa da, 72 pieza eta 120 jostura dituelako, eta "ez du arrakastarik izan baloigintzan, seguru asko garestiegia litzatekeelako", dio matematikariak.

METAMORFOSI MATEMATIKOA


XANET AGUINAGALDE


JON IZAGIRRE