ZIENTZIA IRAKASTEN

PISA frogaren emaitzak argitaratu direnetik hedabideetan artikulu eta iritzi ezberdinak irakurri ditut zientzia irakastearen inguruan. Hona hemen horietako batzuk:

JENARO GISASOLA EHUko fisikako irakaslea eta zientzien  didaktikan erreferentea
  • “Ikasle batek DBH buka dezake fisika eta kimika ikusi ere egin gabe”
  • “DBHko irakasle eta ikasleen aurrerako begirada hautaprobak iluntzen du”
  • “Hautaproba eta Pisa eguna eta gaua bezala dira: lehenengoa zaharkituta eta edukietan oinarrituta; bigarrena, berriz, oraingoa eta prozedura eta jarreretan oinarrituta. Denek dakite eta inork ez du konpontzen”

KOLDO MENDIA Zurriola ikastolako teknologia irakaslea

  • “Nik ez nituzke ordu gehiago emango beste era batera baizik.”
  • “Teoria asko ematen ohitu gara. Guretzat ikasle ona da, adibidez, gorputzeko hezur guztien izenak ondo errepikatzen dakiena, baina praktika aplikatzea falta zaigu. Gure errua da horrela ikasi dugulako, memorizatuz eta erakusteko praktikaren egokitasunaz zalantza egiten dugu.”
KARMELE ARRAIZA Beasaingo Murumendi eskola publikoko zuzendaria

  • “Zientzia ordu gehiago ipinita ere, erabiltzen den metodologiak ez badu ikaslea pentsatzera bultzatzen, ez dugu ikerlari gehiago lortuko”
  • “ Gehiago erakustea baino garrantzi handiagoa du nola erakutsi eta puntu honetan ahuldadea azaltzen dugu ”
  • “Ikasleei ez diegu erakusten pentsatzen eta ondorioztatzen; metodo zientifikoak geletan lan egiteko beste modu batzuk behar dituela pentsatzen dut”
 Horiek hiru iritzi besterik ez dira baina iritzi bereko zientzia-irakasle asko gaude. Metodologia aldatzeko, ordea, jarduera mota ezberdinak prestatu behar dira,ebaluazio irizpideak berrikusi behar dira, IKTeetan trebatzea ezinbestekoa da, baliabide gehiago behar dira eta, garrantzitsuena, horiek guztiak egiteko, denbora behar da. Eta horixe da azken urte hauetan ez duguna. Burokrazia hutseko paper-betetze saioak, gure lanerako behar dugun denbora jaten digute: irudiak ikusi besterik ez dago. Zer diozue?


Gauza asko eginak daude, erabili; eta denbora gutxi badugu ere zertxo bait egitea, ez-egitea baino hobea da.

ALDAKETA TERMIKOAK ariketak

Ondorengo orrialde honetan sartu, videos interactivos sailean eta bertan calor y temperaturan klikatu. Azpian azaltzen diren ariketak egin koadernoan.
exploralaciencia


  1. Tenperatura eta termometroak
  • Ukimenaren bidez gorputz bat beroa edo hotza dagoen jakin dezakegu, baina horrek ez du zehaztasunik, ezin dugu horrekin fidatu.Bideoan neskak erdiko ontzian eskua sartzen duenean gelditu eta galdetu ikasleei ea zer sentituko duen neska horrek bi eskuetan. Berdina al da?...
  • Termometroek tenperatura neurtzen dute.
  • Eskala ezberdinak azaltzen dira. Bideoa gelditu eta kopiatu eskala bakoitzaren izena eta marrazkia.
  • Tenperaturaren definizioa.
  • Zer da zero absolutua? Naturan aurkitu al dezakegu zero absolutuan dagoen gorputzik? Eta zero absolututik gertu dagoenik?
  • ACTIVIDAD INTERACTIVA 1

  1. Dilatazioa

ACTIVIDAD INTERACTIVA 2
  • Marrazkiak kopiatu eta azalpena euskaratu. Ez dago marrazkiak zehatz-mehatz kopiatu beharrik.Txukun egin eta koloreak erabili.

  1. Oreka termikoa
    • Zer gertatzen da tenperatura ezberdina duten bi gorputz elkarren ondoan ipintzen direnean?
    • Oreka termikoaren definizioa Marrazkia.
    • Beroaren definizioa
    • ACTIVIDAD INTERACTIVA 3

  1. Beroaren hedapena
    • Kondukzioaren definizioa
    • Bideoa gelditu. Ze gertatuko da manta barruan izotza gordetzen dugunean? 
    • Konbekzioaren definizioa
    • Erradiazioaren definizioa
    • ACTIVIDAD INTERACTIVA 4

MATEMATIKAREN HISTORIA

Ondoren duzuen WQarekin matematikaren historian murgilduko zarete. Bidaia ona izan!