ZIENTZIA IRAKASTEN

PISA frogaren emaitzak argitaratu direnetik hedabideetan artikulu eta iritzi ezberdinak irakurri ditut zientzia irakastearen inguruan. Hona hemen horietako batzuk:

JENARO GISASOLA EHUko fisikako irakaslea eta zientzien  didaktikan erreferentea
  • “Ikasle batek DBH buka dezake fisika eta kimika ikusi ere egin gabe”
  • “DBHko irakasle eta ikasleen aurrerako begirada hautaprobak iluntzen du”
  • “Hautaproba eta Pisa eguna eta gaua bezala dira: lehenengoa zaharkituta eta edukietan oinarrituta; bigarrena, berriz, oraingoa eta prozedura eta jarreretan oinarrituta. Denek dakite eta inork ez du konpontzen”

KOLDO MENDIA Zurriola ikastolako teknologia irakaslea

  • “Nik ez nituzke ordu gehiago emango beste era batera baizik.”
  • “Teoria asko ematen ohitu gara. Guretzat ikasle ona da, adibidez, gorputzeko hezur guztien izenak ondo errepikatzen dakiena, baina praktika aplikatzea falta zaigu. Gure errua da horrela ikasi dugulako, memorizatuz eta erakusteko praktikaren egokitasunaz zalantza egiten dugu.”
KARMELE ARRAIZA Beasaingo Murumendi eskola publikoko zuzendaria

  • “Zientzia ordu gehiago ipinita ere, erabiltzen den metodologiak ez badu ikaslea pentsatzera bultzatzen, ez dugu ikerlari gehiago lortuko”
  • “ Gehiago erakustea baino garrantzi handiagoa du nola erakutsi eta puntu honetan ahuldadea azaltzen dugu ”
  • “Ikasleei ez diegu erakusten pentsatzen eta ondorioztatzen; metodo zientifikoak geletan lan egiteko beste modu batzuk behar dituela pentsatzen dut”
 Horiek hiru iritzi besterik ez dira baina iritzi bereko zientzia-irakasle asko gaude. Metodologia aldatzeko, ordea, jarduera mota ezberdinak prestatu behar dira,ebaluazio irizpideak berrikusi behar dira, IKTeetan trebatzea ezinbestekoa da, baliabide gehiago behar dira eta, garrantzitsuena, horiek guztiak egiteko, denbora behar da. Eta horixe da azken urte hauetan ez duguna. Burokrazia hutseko paper-betetze saioak, gure lanerako behar dugun denbora jaten digute: irudiak ikusi besterik ez dago. Zer diozue?


Gauza asko eginak daude, erabili; eta denbora gutxi badugu ere zertxo bait egitea, ez-egitea baino hobea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario