ELIKAGAI EKOLOGIKOEN ONURAK

IRENE ARANA ETA MADDI BELOKI


TYRONE MARTIN ETA ENEKO IRAOLA


MIKEL LOPEZ, GORKA VILDARRAZ ETA GORKA TXAPARTEGI


IZADI EGIZABAL ETA IKER ETXEBERRIA


SARA BIRAWI ETA IRATI SALABERRIA


ANDER IRIARTE ETA ANDER BELZA


LAIDA OLAZABAL ETA JANIRE GOYA


IMANOL AMUNDARAIN ETA JOSU ARETXABALETA



IRATI ALDA ETA ANE ABALABIDE


OLAIA AZKOLAIN ETA MAIDER DEL NOZAL


IDOIA EZEIZA ETA AINARA ZABALA


LORE LAKUNZA ETA OLAIA CINCUNEGUI

LURRIKARAK



7.600 lagun hil dira Txinako lurrikaran
900 ikasle eskola baten hondakinen artean harrapatuta daude. Gutxienez zazpi eskola erori dira. 7,8 gradukoa izan da lurrikara eta, batik bat, Txinaren hego-mendebaldea astindu du.
Berria.info 2008-05-12 - 17:20:03


Gaiak:
Lurrikara handi batek astindu du gaur Txina: 7,8 gradu markatu ditu Richter eskalan, eta eremu zabala astindu du, eta iturri ofizialek esan dute 7.651 lagun behintzat, hil direla.

Txinaren hego-mendebaldean izan du epizentroa, baina handik oso urrun dauden Pekin, Shanghai eta Bangkok-en ere sumatu dute. 14:30 inguruan gertatu da (08:30 Euskal Herrian).

Hildakoen eta zaurituen oso datu apalak eman dituzte hasieran Txinako agintariek, baina gero "hondamendi" izugarria gertatu dela agertu du Wen Jibao lehen ministroak.

Shichuan probintziako Wenchuan hirian izan du epizentroa lurrikarak, eta eremu hartan gertatu bide dira heriotza horiek. Handik kanporako triskantza zenbatekoa den ez dute agertu zehazki oraindik. Hala ere, handik 300 kilometrora, Chonggin hirian, gutxienez lau haur hil dira. Txinako agintariek jakinarazi dute
Dujiangyan hirian, epizentrotik 50 kilometrora, bigarren hezkuntzako eskola bat erori dela, eta 900en bat ikasle harrapatu dituela azpian. Zenbait iturriren arabera, zazpi inguru dira lurrikararen ondorioz erori diren eskolak.

Arestian aipatu bezala, Wenchuan herrian izan du epizentroa lurrikarak, Sichuan eskualdean. 111.800 biztanle ditu herri horrek, eta tibetarrak dira gehienak. Sichuan da Txinako eskualderik handienetakoa; ia ehun milioi lagun bizi dira. Wenchuandik 300 kilometrora dago Chongqing, eta 1933an bederatzi mila lagun hil ziren 7,5 graduko lurrikara izan zenean.



Zer da Richter eskala? Zein da epizentroa eta hipozentroen arteko desberdintasuna? Nolakoak dira lurrikarak sortzen duten eragina?

* Kontzeptu hauek errepasatzeko, Txanelako animazioa lagungarri izango zaizue.

http://txanela.net/guneak/0005/e/0157/1053/f/2041/lurrikarak_nagusia.swf

* Tamalez, Txinaren kasua ez da ezagutzen dugun bakarra. Gure planetan, horrelako egoerak, ezagunak dira, toki batzuetan maizago eta indartsuago eta besteetan urriago eta ahulago badira ere. Baita itsasoetan ere.
* Eskuratuko duzuen fitxan bidez, mende honetan gertatutako lurrikararik bortitzenak aurkituko dituzue. Gelako lankideen artean lurrikarak banatuko dituzue eta behaketa- eta azterketa-lan bat burutu beharko duzue. Helburua, lan-kooperatiboa egitea da, ondoren bakoitzaren informazioa partekatzeko.
* Talde bakoitzak, aukeratutako lurrikara horren informazioa bilatu eta datu hauek eskuratuko ditu:
+ Lurrikararen epizentroa, hipozentroa eta Richeren eskalan zer neurrikoa izan den.
+ Sortutako kalteak, nolakoak izan diren.
+ Argazki edo bideoren bat gehituko dute.
* Google maps aplikazioa erabili lurrikara kokatzeko eta informazioa txertatzeko. Horretarako, irakasleak sortu berria duen mapa zuekin parekatuko du lankide guztien artean egiten duzuena jarraitu ahal izateko.
o Marka bat aukeratu eta lurrikara gertatu zen tokian kokatu.
o Lurrikara horren informazioa deskribapen atalean txertatu.

* Gelako proiektagailua erabil dezakegu, talde bakoitzak egindako lana aurkezteko.
* Bukatzeko, ikusirik lurrikaren kokagunea, lurrikarak zergatik gertatzen diren maizago zenbait tokitan bestetan baino argitzen saia zaitezte gelako guztien artean.

AHOLKUAK

Begira ze kartel egin dituzten DBH2ko zientzialarien txokoko ikasleek. irakurri eta jarrai itzazue ematen dituzten aholkuak.

IRATI SALABERRIA ETA SARA BIRAWI


IZADI EGIZABAL ETA IKER ETXEBERRIA


LAIDA OLAZABAL ETA JANIRE GOYA


IMANOL AMUNDARAIN ETA JOSU ARETXABALETA


IRATI ALDA ETA ANE ABALABIDE


ANDER BELZA ETA ANDER IRIARTE


AINARA ZABALA ETA IDOIA EZEIZA


LORE LAKUNZA ETA OLAIA CINCUNEGUI


TYRONE MARTIN ETA ENEKO IRAOLA


MIKEL LOPEZ, GORKA VILDARRAZ ETA GORKA TXAPARTEGI


AITOR BERAKOETXEA ETA UNAI LERTXUNDI


IRENE ARANA ETA MADDI BELOKI