ZIENTZIALARIEN TXOKOA 1


“Esadazu, eta ahaztu egingo dut; erakutsidazu, eta gogoratu egingo dut; baina,
uztzidazu parte hartzen, eta ikasi egingo dut”
(Txinako esaera zaharra)


 ZER EGITEN DUTE ZIENTZIALARIEK?

Behin baino gehiagotan galdetuko zenion zure buruari halako makinak nola funtzionatzen duen edo zergatik gertatzen diren zenbait fenomeno: zergatik, eguzkia dagoenean eta euria ari duenean sortzen da ostadarra? Nola egiten dute hegan hegazkinek? Nola da posible, altzairua uretan ondoratzen bada, itsasontziek flotatzea?
Zientzialariek galdera hauen eta gehiagoren erantzunak bilatzen jarduten dute, gizakiak jakin-min handia duelako eta gu inguratzen gaituen mundua ezagutuz, hobeto bizi ahal izateko..
Zientzialariek naturaren ezagutzari esker eta teknologoek beraien asmakizunekin, gure bizitza alda dezakete: garbigailua, telefonoa, laserra, hegazkinak…
Zientzialariek, esperimentuak egiten dituzte gertakari naturalak behatu eta inguratzen gaituen mundua hobeto ezagutzeko . Teknologoek, gizakiaren ametsak lortzeko modua egiten dute: hegan egin, urruti daudenekin komunikatu, itsas hondoan zehar bidaiatu…


NOLA LAN EGITEN DUTE? 
METODO ZIENTIFIKOA ERABILIZ


1. BEHATU inguratzen zaituen mundua, formak, antzekotasunak, zikloak, prozesuak...bilatuz.



2. GALDERAK egin, aurrean duzuna ezagutzen lagunduko dizu.




"Nire amak, berak jakin gabe, zientzilaria izatera bultzatu ninduen.Nire gelakideen amek,seme-alabei eskolan zer ikasi zuten galdetzen zieten bitartean, nire amak, eskolan egin nuen galdera onena zein izan zen galdetzen zidan."
ISIDOR ISAAC RABI (Fisikako Nobel Saria) 1954


 3. PLANIFIKATU zure azterketa, lanerako plan bat prestatu.




4. INSTRUMENTUAK, neurtzeko tresnak erabili.Haiekin datu zehatzak lorditzakezu gero konparaketak egiteko.


 5. INFORMAZIO ITURRI fidagarriak erabili.Pertsonak, liburuak, internet, argazkiak, bideoak...



 6. INFORMAZIOA ANTOLATU, datuak bildu ondoren taulak, grafikoak... erabili.




 7. Besteekin TALDE-LANEAN aritu, zure aurkikuntzak komentatu...








 8. ESPERIMENTATU edo modeloak (maketak)  sortu.




9. ONDORIOAK atera eta denen esku jarri.Gelakideei aurkeztu, ahoz, muralen bidez, power point aurkezpenen bidez...





INSTRUMENTUAK ERABILIZ


  • ZINTA METRIKOA, ERREGELA

GIZA GORPUTZAREN PROPORTZIOA

Pertsona arrunt baten altuera proportzioa, 7 buru eta erdikoa da.Arraroa, ezta? Marrazkiari begiratuz ulertuko duzue.
Erreferentziatzat buruaren altuera hartzen da, gero gorputz osoaren luzera garatzeko.Hori da, gutxi gorabehera, pertsona arrunta baten proportzioa.
 
Kontuan hartuta zuek oraindik ez zaretela pertsona helduak, hau da, oraindik hazten ari zaretela, konprobatu ea zuen neurriek,gutxi gorabehera, propotzio hori betetzen duten.