MAGNITUDEAK

Magnitude ezberdinei buruzko datuak bildu internet erabiliz. Magnitudeak zerrendatu ondoren bakoitza neurtzeko zein tresna eta zein neurri erabiltzen ditugun zehaztuko da.

BALANTZA ETA PROBETA ERABILIZ

Substantzia ezberdinen masa eta bolumenak neurtuko dituzue. Horretarako balantza eta probeta erabili behar dira.

BOLUMENA
LIKIDO baten bolumena neurtzeko nahikoa da likidoa probetan sartu eta zein neurritaraino iristen den begiratzea; hori izango da likidoaren bolumena.
SOLIDO baten bolumena neurtzeko, lehenengo, probetan, guk nahi dugun neurrirate, ura sartuko dugu. Ondoren, solidoa sartu eta uraren maila igo egin dela ohartuko gara. Ura igo den mailaren neurria izango da solido horren bolumena.


MASA
SOLIDO baten masa balantzaren bidez neurtzen da.
LIKIDO baten masa neurtu ahal izateko, lehenengo, likidoa dagoen ontzia hutsik dagoela balantzan ipini eta haren masa neurtuko dugu; ondoren, beteko dugu eta berriro ere balantzan ipini; bi neurketa horien arteko diferentzia izango da likido horren masa.


Substantziak ondorengo hauek izango dira: ESNEA, URA, OLIOA, ALKOHOLA, EGURRA, KORTXOA, METAL ZURIA, METAL GORRIA,  BEIRA(kanika)
Horien guztien masa eta bolumena neurtu ondoren substantzien dentsitatea kalkulatuko dugu ondorengo formula matematikoa erabiliz:

                                 MASA
DENTSITATEA = ------------
                              BOLUMENA