SUMENDIAK

 Sumendiak liluragarri eta ikusgarri bezain arriskugarri eta suntsitzaile dira. Mundua guztian mila sumendi inguru daude (ez dago jakiterik ozeano-hondoetan zenbat dauden), eta horietatik 600 batek aktibo diraute.
Sumendi horietako ospetsuenak aztertuko dugu denon artean. Lana arintzeko, taldetan antolatuko zarete eta ondorengo zereginak beteko duzue:
  • Google Maps aplikazioan, taldeko arduradunak mapa berri bat sortuko du eta kideekin eta irakaslearekin partekatuko du
  • Ostadar.neteko 16-6 jardueran kontsulta dezakezue hainbat  sumendi kokatzeko (gehiago jakiteko atala ere)
  • Google Mapsen sortutako mapan, sumendiak kokatu (taldekide bakoitzak bana) eta datu hauek bilduko dituzue:
    • Sumendiaren kokagunea: estatua, herria
    • Sumendiaren aktibitatea
    • Azken  erupzioa, erupziorik arriskutsuenak
    • Bitxikeriaren bat (aukeran)
Ondorengo loturan sumendiei buruzko animazio bat duzue, klikatu eta lagungarri izango zaizue gaia hobeto ulertzeko.
http://webgunea.ikastola.net/txanela_6/sumendiak/sumendiak_sarrera.swf




Azken hamarkadako sumendiak Google earthen eskutik

No hay comentarios:

Publicar un comentario