ERAKUSKETA BAT ANTOLATU BEHAR DUGU

ERAKUSKETAK KOMUNIKABIDEAK DIRA

Erakusketa bat zerbait komunikatzeko antolatzen da. Euskara edo gaztelania gaietan ikasten duzue, komunikazioa gertatzeko ondorengo elementu hauek derrigorrezkoak direla: iturria, igorlea, komunikabidea eta hartzailea. Erakusketa batean elementu berdinak ditugu: iturria, erakusketa-antolatzaileak izango dira; igorlea, erakusketa bera; komunikabidea, objektuak, testuak eta ikusgai dagoen guztia; eta hartzailea, ikuslea, mezua jaso eta ulertu behar duena.

Erakusketa bat antolatzerakoan kontuan hartu beharko dugu objektuak ikuslearengan eragina sortzeko direla; gaiaren tratamendua, orokorrean eta elementuka, nola egin ikusleak ondo ulertzeko; eta erakusketaren antolamendua orokortasun batean.

ERAKUSKETA MOTAK

Mota ezberdineko erakusketak antolatu daitezke: hunkigarriak edo sentikorrak, ikuslearengan sentimenduak eragiteko; didaktikoak, informazioa emateko; entretenigarriak, parte hartzeko, interaktiboak; eta horien guztien nahasketa bat.

ERAKUSKETA ANTOLATZEKO JARRAIBIDEAK

Erakusketa bat antolatzeko pauso hauek eman behar dira:
  1. Erakusketaren helburuak finkatu.
  2. Zein ezaugarri dituen ikusle-taldeak.
  3. Helarazi eta ikasi nahi dugun mezua aztertu.
  4. Erakutsiko diren materialak eta antolamendua prestatu.
  5. Proba egiteko, talde txiki bati erakutsi.
  6. Zuzendu behar bada, zuzendu eta berriro sortu.

LABURBILDUZ

    • Ez dugu ahaztu behar erakusketaren helburu nagusia ikuslea eta erakusketaren arteko elkarreragina dela.
    • Gogoratu erakusketa komunikabide dela. Mezua zaindu, ikuslearengan nahi duguna eragiteko.
    • Aurretik prestatu: erakusketaren helburuak, nori zuzendua dagoen, helaraziko den mezua eta antolaketa.
    • Zaindu azalduko diren testuen antolaketa eta prestaketa. Testuek irakurterrazak eta atseginak izan behar dute.
    • Erakusketaren izenburuak pizgarria, motibatzailea eta hiztegi ezaguna behar du; ikusleak erakarri behar ditu.

 Antolaketarako taula osatu



No hay comentarios:

Publicar un comentario