KRONOMETROA ETA KALKULAGAILUA erabiliz

Kronometroaren erabileraz gain, abiaduraren kalkulua eta horri dagokion grafikoa egiten ikasiko duzue jarduera honetan.
Jarduera jolastokian egingo duzue.
Taldetan antolatu behar zarete, bost kide talde bakoitzean.
Jolastokiko zoruan arrasto batzuk egingo dituzue, zinta metrikoa eta klariona erabiliz, marrazkian azaltzen den bezala.



40 m-ko luzera. 
Arrasto batetik bestera 10 m













Zuen lana, taldeko kide bakoitzak  40 m-ak zein abiaduratan egin dituen neurtzea izango da. Horretarako taldea honela antolatu beharko duzue:
kide batek ibilbidea egiten duen bitartean, beste kideak 1, 2, 3 eta HELMUGA puntuetan ipiniko dira. Abiatzen denean, denek kronometroa martxan ipiniko dute. 1 puntutik pasatzen denean bertan dagoenak kronometroa gelditu egin beharko du. Horrela helmugara iristen den arte.
Taldekide bakoitzak ibilbidea modu ezberdinean egingo du, horrela:

  •     1. kideak oinez mantso 
  •     2. kideak oinez normal 
  •     3. kideak saltoka 
  •     4. kideak hanka baten gainean      
  •   5. kideak lasterka


Bildutako denboren datuak horrelako taula  batean jaso. (1 taula)

KIDEAK
1. PUNTUA
2. PUNTUA
3. PUNTUA
HELMUGA
1. KIDEA




2. KIDEA




3. KIDEA




4. KIDEA




5. KIDEA




Datu horiek grafiko batean adierazi behar dituzue. Kide bakoitzaren grafiko-lerroak kolore bat izango du.





Orain, laborategian, bakoitzaren abiaduraren kalkulua egin beharko duzue. Nola? Ondorengo formula erabiliz:
 
(2 taula)
KIDEA
ABIADURA
1. KIDEA

2. KIDEA

3. KIDEA

4. KIDEA

5. KIDEA



Azkenik, erantzun:
Grafikoko kide bakoitzaren lerroa eta egin duen abiaduraren artean zer erlazio ikusten duzue?

No hay comentarios:

Publicar un comentario