DALTONISMOA

Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Izen zientifikoa diskromatopsia da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Arrazoia hauxe da: John Dalton zientzialariak deskribatu zuen akats hau, berak jasaten zuen akatsa, hain zuzen ere. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea; haatik morearen ñabardurak atzemateko gai dira, ikusmen normaleko pertsonak ez bezala.
Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo errezesibo baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak. Normalagoa da, emakumeak akatsaren eramaile izatea (X kromosoma batean bakarrik dutenean).



Daltonikoek nola ikusten duten jakin nahi baduzu, klikatu ondorengo loturan
http://www.parqueciencias.com/educacion-formacion/recursos/modulos_interactivos/el-daltonismo.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario