GERRIKO BERDEA

"Gerriko berdea" eraikitzen hasi dira Afrikan, basamortua geldiarazteko. Nork bere erara egiten dio aurre klima aldaketari, munduko agintarien neurri zehatzik eta eraginkorrik ezean.Afrikan, gerriko berdea egiteko lanak hasi dituzte, Senegalen.Proiektuaren helburua da basamortuaren zabaltzea geldiaraztea.Gerrikoak erdiz erdi zeharkatukodu Afrika, mendebaldetik ekialdera: Senegalen hasiko da, eta Djibutin amaitu. 7.100 kilometro luze izango ditu, eta, batez beste, 15 kilometro zabal.       Basamortua etengabe zabaltzen ari da Afrikan, eta landarez osatutako gerrikoarekin itxi nahi diote bidea, 11 herrialde igaroko ditu: Senegal, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Niger, Nigeria, Txad, Sudan, Eritrea, Etiopia eta Djibutu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario