PLANETEN TAMAINUA KONPARATZEKO


Planet compare, eguzki sistemaren planeten tamaina konparatzeko sortu den baliabide digitala.
Konparatu nahi diren bi planeta klikatu eta garbi ikus daiteke beraien arteko aldea; ikusgarria.

http://callumprentice.github.io/apps/planet_compare/index.html

EURIA

SUMENDIA

KONTINENTEEN JITOA

EGITURAK

URAREN ARAZOA

AIREAREN KUTSADURA

URAREN KUTSADURA

TALESen TEOREMA...

KIMIKA JOKOA

Zientzian ere jolas daiteke! Sartu lotura honetan eta nahi dituzuen substantziak sortuko dituzue. Ahalik eta gehien sortzea da helburua, ea nolako konbinazioak egiten dituzuen...

http://littlealchemy.com/


TAULA PERIODIKOA

MATERIA sarrera

ED STAFFORD abentura TEKNOLOGIARA sarrera

Ed Stafford Ingalaterran jaio zen 1975. urtean. Serie honetan Ed-ek Lur planetako urrun dauden toki ezberdinetan 10 egunetan biziraun behar du. Ez darama ezer, filmatzeko kamarak eta bada ez bada ere botikina. Ikusi nola moldatzen den aintzinako gizakiak bezela...

SOLAR IMPULSE

Ilusio optikoak

UHIN ELEKTROMAGNETIKOAK


ZIENTZIA ETA MUSIKA

MAGIA OTE?

DENTSIMETROA

KIMIKAREN EDERTASUNA

ZIENTZIALARIAK

Jane Goodall  
Albert Einstein
 Hypatia Isaak Newton  
 Leonardo da Vinci
 Charles Darwin
 Galileo Galilei
 Marie Curie
Arquimedes
Louis Pasteur
Nicolas Copernico
Stephen Hawkins

PI zenbakiaren doinua

AZTARNA EKOLOGIKOA


02 Saioa Aztarna Ekologikoa from guest4f0ae5

Herrialde garatuenetan bizi garenok beste herritar batzuei dagozkien baliabideak jasotzen eta xahutzen ari gara, eta gainera, ingurumenean kaltea eragiteaz gain, egoera larria uzten ari gara hurrengo belaunaldientzat.
Batez beste, gure aztarna ekologikoa handia da. Zenbatekoa da zure aztarna ekologikoa?
Hori jakiteko egin testa. 

Web orrialde honetan aurkitu dezakezue
http://www.euskalnet.net/jesusgo/ekologia/aztarnaEkologikoa.html 
 
 

ENERGIA JASANGARRIA?

MATEMATIKA HARRIGARRIA!

ga'hoole

ARKIMEDES

ALDAKETA TERMIKOAK

ARKIMEDESen printzipioa



ARKIMEDESen PRINTZIPIOA
fluido batean sartutako gorputz orok, kanporatutako fluidoaren pisu bereko bulkada bertikal bat jasango du goraka

METODO ZIENTIFIKOA

ZERO ABSOLUTUAREN AZPITIK

Zientzia.net-en aurkitutako artikulua
http://zientzia.net/artikuluak/zero-absolutuaren-azpitik/

GEOMETRIA

Azken hiruilabete honetan DBH1en geometria lantzen aritu gara. Ikasle batek egin duen lana erakutsi nahi dizuet; ikasitakoa bildu eta gainera inguruan azaltzen den geometria erakusten digu.

PLAKEN TEKTONIKA

ENERGIARI BURUZKO LANA

https://docs.google.com/file/d/0B8PE_p7c_8K1T2xIc1o5NU92eUk/edit?usp=sharing
Klikat eta drive-n sartuko zarete, bertan dago power pointa.

ADIMEN MAPA

Adimen-mapa ideiak, teoriak, jarduerak edo kontzeptuak garatu eta azaltzeko irudizko diagrama bat da.
Hemen dituzue adibide ezberdin batzuk.

ENERGIAREN ZIKLOA


BURUHAUSTEAK

Tarteka beste irakasle batzuen blogak begiratzen aritzen naiz. Oraingoan, Irati Goikoetxea izeneko irakasle baten blogean hauek aurkitu ditut.
Lehenengo problema kontakizun baten barruan azaltzen digu. Ea gai zaren erantzuteko...

NAGORE ETA BIDERKETA-TAULAK

Orain dela bi aste mendi buelta luze batean Nagore txikiaren ondoan joateko zortea izan nuen. Zortzi urte ditu Nagorek eta oraintxe bete-betean harrapatuta dauka biderketa-taulak. Han hasi ginen bi bider bat, bi bider bi... lau bider hiru, lau bider lau... zazpi bider bost, zazpi bider sei... andereñoak errepasatzeko esan digu. Eta etxeko lanak egitea garrantzitsua dela errepikatzen dugunok nola ez lagundu neskatilari etxeko lan-errepasoa ongi egiten... zortzi bider lau, zortzi bider bost eta berak, ongi ari naiz, Irati? Eta nik baietz, bere andereñoa banintz...

Baina, mendi bueltak luze harrapatu gintuen, biderketa taulak baino dezente luzeago eta ia konturatu gabe ehun eta bi bider bost, ehun eta bi bider sei, laurogei mila bider zazpi, laurdogei mila bider zortzi... ari ginen zoro-zoro. Nagore zoro-zoro eta ni zoro-zoro-zoro. Eta halaxe iritsi ginen 142 857-ren taulara; eta halaxe hasi ginen...

142 857 * 1 = 142 857
142 857 * 2 = 285 714
142 857 * 3 = 428 571
142 857 * 4 = 571 428
142 857 * 5 = 714 285
142 857 * 6 = 857 142


Eta 142 857 * 7? Galdetu zidan Nagorek. Eta nik nahikoa zela, magia kontu batzuk kontatu behar nizkiola, atseden pixka bat hartuko genuela eta papertxo batean azken sei biderketa horiek idatzi ondoren, pare bat bitxikeria azalduko nizkiola.

Eta horrelaxe konturatu zen Nagore 142 857 zenbaki magikoa dela. Gaur horixe eskatzen dizuet, sei biderketa horiek aztertuta 142 857 zenbakia magikoa zergatik den azaltzeko. Ea hiru arrazoi ezberdin emateko gai zareten! 

Beste  batzuk gehiago...

EZABATU GABEAK
"Batetik hogeita hamarrera bitarteko zenbaki oso guztiak idatzi ditut pergamino batean. Zenbaki guztiak bata bestearen ondoan idatzi ondoren, batzuk ezabatu egin ditut (zertarako idatzi gero ezabatzeko, ezta? Matematikariok halakoxeak gara! ;-)). Ezkerretik eskuinera banan-banan ezabatzen hasi eta beste zenbaki baten bikoitzak ez zirenak bakarrik utzi ditut pergaminoan. Zeintzuk dira pergaminoan ageri diren zenbaki osoak?"

DADOAK
 
Poliedroez ari zaie hizketan irakaslea ikasleei. "Poliedroa gorputz geometriko bat da, aurpegi lauak dituena... Dadoa, dadoa kubo bat da, kuboa poliedroa da, beraz, kuboak aurpegiak ditu, beraz, dadoak aurpegiak ditu..." . Atzeko aldean eserita dagoen ikasle txiki azkarrak eskua altxatu du beste askotan bezala eta galdera luzatu dio irakasleari (eta begirada)... irakasleari masailak gorritu zaizkio eta gainerako ikaskideek barre egin dute...
Irakasleak egoeratik ihes egin nahi, eta problema bat egingo dutela esan die (irakasleak beti izaten du untxia besapean gordeta). 120 dado jarri ditu mahai gainean eta berehala erakarri du ikasleen arreta...

Kolore ezberdina duten hiru ontzietan 120 dado daude banatuta. Ontziak gorri, berde eta urdin kolorekoak dira. Ontzi berdean dagoen dado kopurua ontzi gorrian dagoen dado kopuruaren bikoitza da. Ontzi gorritik ontzi urdinera 6 dado eta ontzi berdetik ontzi urdinera 7 dado aldatzen badituzu, ontzi berdean egongo den dado kopurua eta ontzi urdinean egongo den dado kopurua bera izango da. Zenbat dado zeuden hasieran ontzi bakoitzaren barruan?


Irakaslea lasaiago dago, ikasle guztiak buru-belarri dadoekin jolasean dabiltza; dado hau hara eta dado hau hona...

A ;-) ikasleak irakasleari zer galdetu dion jakin nahi duzula? ;-) Jarri irudimena martxan, dadoak, aurpegiak, puntuak, begiak...

MATEMATIKA ETA HIRIA

http://catedu.es/matematicas_mundo/CIUDAD/PASEO_MATEMATICO.htm

UNIBERTSOAREN ESKALA

Ondoren dagoen lotura ikasle batek bidali dit. OSO INTERESGARRIA! Unibertsoan dauden objektuak duten neurria ikus daiteken eskala bat da. Sartu eta harrituta geldituko zarete...
http://htwins.net/scale2/lang.html

ZENBAKI MISTERIOTSUA

Aukera ezazu lau zifrako zenbaki bat (lau zifrak ezin dira berdinak izan). 1. Idatzi lau zifra horiekin sor daitekeen zenbakirik handiena. 2. Idatzi Lau zifra horiekin sor daitekeen zenbakirik txikiena. Zerorik badago, jarri zenbakiaren hasieran. 3. Egin zenbaki handienaren eta txikienaren arteko kenketa. Hirugarren urratsean lortutako zenbakiarekin, errepika itzazu urrats horiek behin eta berriz. Hori egin ondoren askoz jota 7 aldiz, beti irteten den 6174 zenbakira ailegatuko gara.
Zenbaki horri Kaprekar konstantea deritzo.
DATTATREYA RAMACHANDRA KAPREKAR (1905-1986) matematikari indiarra. Irakasle bezala lan egin zuen eta zenbakie ezaugarri bitxiak aztertu zituen.

GOOGLE MAPS

Google mapsen mapak sortzeko jarraibideak ondorengo aurkezpenean aurkitu ditzakezue.
https://docs.google.com/presentation/d/1jJBMw1lSgO8Am-5xv-yQTgsPjo9Ztz5B2qR-lKuanjY/edit

FIGURA GEOMETRIKOEN AZALERAK

Oinarrizko figura geometrikoen azalerak aurreko ikasturtean ikasi zenituzten baina ahaztuta badituzue hona hemen lagungarri izango zaizuen taulatxoa.

HOT POTATOES

HOT POTATOES ariketa

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Usurbilgo lanbide eskola
http://www.lhusurbil.com/web/Default.aspx?lng=EU

PITAGORASEN TEOREMA

Orrialde honetan klikatuz gero Pitagorasen teoremaren frogapena aurkituko duzu. Bertan dauden galderak koadernoan kopiatu eta erantzun.

http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra/euskaraz/figuras/pitagoras0.htm


AZTARNA EKOLOGIKOA

">

TIEMPOS MODERNOS

Efektu kateatudun makinak

SOINUA

Lotura honetan soinu uhinak nola funtzionatzen duten
http://www.parqueciencias.com/educacion-formacion/recursos/para_saber_mas/sonidos-ondas-y-musica.html

DALTONISMOA

Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Izen zientifikoa diskromatopsia da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Arrazoia hauxe da: John Dalton zientzialariak deskribatu zuen akats hau, berak jasaten zuen akatsa, hain zuzen ere. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea; haatik morearen ñabardurak atzemateko gai dira, ikusmen normaleko pertsonak ez bezala.
Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo errezesibo baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak. Normalagoa da, emakumeak akatsaren eramaile izatea (X kromosoma batean bakarrik dutenean).



Daltonikoek nola ikusten duten jakin nahi baduzu, klikatu ondorengo loturan
http://www.parqueciencias.com/educacion-formacion/recursos/modulos_interactivos/el-daltonismo.html

SOINUA

TXIMISTAK

KARRANPA ETA ZIRRARA, ELEKTRIZITATE ESTATIKOA DA ERRUDUNA

2005/03/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Gaur ondoko laguna izan da, eskua sorbalda gainean jarri didanean, eta atzo, berriz, autoa. Nazkatuta nago karranpak jasotzeaz! Orain, gainera, etxean sartzeko atearen heldulekuari tira behar. Baietz horrek ere karranpa eman! Estresatuta ote nago? Edo eguraldiak du errua? Zer gertatzen den jakin nahian, Internetera jo dut. Han aurkitu dut erantzuna: elektrizitate estatikoa da erruduna.

Neguan larruazala lehorragoa izaten dugu; horregatik, erraz metatzen dugu elektrizitate estatikoa.
Denok ezagutzen dugu elektrizitate estatikoaren eragina. Eskolan bertan batek baino gehiagok ikasiko zuen zer zen, eta seguru asko esperimentu erraz bat ere egingo zuen elektrizitate estatikoaren eragina ulertzeko; adibidez, artilezko jertsean bolaluma igurtzi eta gero, lagunaren ilea nola erakartzen zuen ikustea.
Fenomenoa gogoan izan arren, askok ahaztu egin dute azalpena, nahiz eta ez den batere zaila. Era errazean azalduta, kontua da materia atomoz osatuta dagoela, eta atomoek, berriz, karga positiboa eta negatiboa duten partikulak dituztela, protoiak eta elektroiak, hurrenez hurren. Oro har, protoi adina elektroi izaten dute atomoek; beraz, materia neutroa izaten da.
Alabaina, atomo batzuek erraztasun handia dute elektroiak galtzeko, eta beste batzuek, aldiz, elektroiak hartzeko joera dute. Elektroiak erraz galtzen dituzten materialen artean, gizon-emakumeon larruazal lehorra lehenengo tokian dago. Animalien larruak, ileak, artileak eta zetak ere elektroiak galtzeko erraztasuna dute, baita aluminioak eta paperak ere, baina ez aurrekoek bezainbestekoa.
Bestalde, material gutxi batzuek ez dute elektroiak hartzeko ez galtzeko joerarik, eta haien artean kotoia eta altzairua daude. Zura ere nahiko neutroa da, baina hezea badago elektroi batzuk erakartzeko gai da.

Oinutsik ibiltzea oso ona da elektrizitate estatikoa deskargatzeko, eta ez horretarako bakarrik, noski.
Kautxuak eta anbarrak ere erakartzen dituzte elektroiak, eta are indar handiagoz erakartzen dituzte nikelak eta kobreak, letoiak eta zilarrak, eta urreak eta platinoak, ordena horretan. Azken bi metal horiek poliesterrak bezainbesteko indarrez erakartzen dituzte elektroiak, eta poliesterrak baino are indar handiagoz poliuretanoak, PVCak eta teflonak.
Hortaz, elektrizitate estatikoa sortu nahi izanez gero, nahikoa da elektroiak galtzeko joera duen material bat igurztea hartzeko erraztasuna duen batekin. Hala, baten elektroiak bestera igarotzen dira, eta materialak kargatuta gelditzen dira. Orduan ikusten da karga bereko bi material aldaratu egiten direla, eta aurkakoa dutenak, aldiz, erakarri.

Neguan, artilezko jertseak eta aire lehorra

Hori jakinda, erraz ulertzen da zergatik jende askok karranpa izaten duen gauzaren bat ukitzean. Kontua da haizearen eta berogailuen eraginez larruazala lehor-lehor izaten dutela. Larruazala, beraz, zeinu positiboz kargatzen da, batez ere poliesterrez egindako jantziak eramanez gero, poliesterrak zeinu negatiboa hartzen baitu. Elektrizitate hori gorputzean metatuta gelditzen da, estatiko, edozein objektu metaliko edo beste pertsona bat topatu arte. Hori ukitzean, metatutako elektrizitatea mugitu egiten da, eta deskarga bat gertatzen da. Ondorioa: karranpa sentitzen da.

Animalien larruak, artileak, zetak eta beste material batzuek elektroiak galtzeko joera dute.
Gauza bera gertatzen zaio autoari. Autoaren karrozeria hainbat metalez eginda dago, eta, mugitzean haizeak ematen dionez, kargatzen joaten da. Pneumatikoak, berriz, kautxuzkoak dira; horri dela eta, ezin du zuzenean deskargatu lurrera. Gidaria autotik jaisten denean, ordea, elektrizitateak deskargatzeko bidea topatzen du: gidariaren gorputza. Ondorioz, gidari gaixoak karranpa sumatzen du.
Antzemateko modukoa izateko, deskargak 2.000 Voltekoa baino gehiagokoa izan behar du. Ikusteko modukoa bada, berriz, 5.000 Volt ingurukoa dela esan nahi du, eta, horretaz gain, txinparta urdin bat atera badu, 10.000 Voltekoa izan da gutxienez.
Zer egin horrelakorik ez gertatzeko? Larruazala ondo hidratatzea eta kotoizko arropak erabiltzea ona da gauzak edo lagunak ukitzean karranpak ez izateko. Gelak oso lehor egotea ere saihestu behar da, eta horretarako nahikoa da leihoak irekitzea kanpoan hezetasuna badago, edo bestela hezegailu bat jar daiteke. Hartara, aire hezean dauden ur molekulek elektrizitate estatikoa neutralizatzen dute. Halaber, oinutsik ibiltzea oso eraginkorra da gorputzean metatutako elektrizitatea deskargatzeko.
Bestalde, erraz su hartzen duten gasak edo likidoak garraiatzen dituzten kamioiek lurreraino iristen den kate bat daramatte ardatzetik zintzilik, horren bidez elektrizitatea deskargatu ahal izateko. Antzekoak saltzen dituzte autoentzat.

Ordenagailuentzat kaltegarri


Ordenagailuen osagai batzuk erraz kaltetzen dira elektrizitate estatikoko deskargen ondorioz.
Karranpak inori gustatzen ez zaizkion arren, ez dira arriskutsuak ezta kaltegarriak ere. Izan ere, arriskua ez dago elektrizitatez kargatutako zerbait ukitzean, baizik eta tentsio desberdina duten bi objektu aldi berean ukitzean. Horregatik ez dira hiltzen
argi-indarreko kableetan geldirik dauden hegaztiak. Hegaztiren batek tentsio altuko bi kable edo kablea eta zutoina ukituz gero, ordea, hil egiten da elektrokutatuta.
Horregatik, ez zaigu ezer larririk gertatzen zerbait ukitzean elektrizitatea deskargatzen dugunean. Alabaina, ordenagailuen transistoreak izugarri sentikorrak dira tentsioarekiko, eta 200 Volteko baino gutxiagoko deskarga batek kalte egin diezaieke. Beraz, norbaitek ordenagailuaren barrenak atera, aldatu edo ukitu nahi baditu, hobe du bere elektrizitate estatikoa deskargatzea, metalezko zerbait ukituz, adibidez. Gainera, ezertan hasi aurretik, komeni da ekipoa lurrera ondo konektatuta dagoela begiratzea.

MAGNETISMOA

MATEMAGICAS

MATEMAGICAS

MAGNETISMOZ EGINDAKO ESKULTURAK

SACHIKO KODAMAk egindako eskulturak

ARGIA

ELEKTRIZITATEA

BEROA ETA TENPERATURA

GELA ARGIZTATZEKO MODU BITXIA

Argia piztu. Guretzako arrunta den ekintza bat, zenbait herrialdetako etxeetan ez da posible, argindarrik ez dutelako. Baina gizakia beti pentsatzen; begira zer asmatu duten hemen...
El asunto tiene solución de una forma sencilla... Simplemente tiene que haber una botella de plástico de dos litros. Se rellena con un litro y medio de agua purificada y cinco cucharadas de lejía. Con todos los "ingredientes" dentro se sella la botella. Se hace un agujero redondo en el tejado de la casa y se inserta la botella con agua y lejía. Se sella para que no se caiga y para que cuando llueva no se inunden los hogares. Y ya está.
La luz del sol incide sobre la botella y el agua purificada y la refracción la proyecta alrededor de 360º, con una potencia de una bombilla de 55 watts. Lo que la luz realmente hace es entrar en la botella y rebotar contra las moléculas de agua, aumentando su potencia y dirigiéndola por todas direcciones. El coste que tiene esta "bombilla" es bajo, sabiendo que estas bombillas no se funden y tienen una duración aproximada de cinco años, aunque sólo funcionen durante el día. Es una energía renovable, barata y no contamina, es sencilla y fácil de instalar, así es como deberían ser todas estas energías.