Mostrando entradas con la etiqueta bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bitxikeriak. Mostrar todas las entradas

MAKINA HARRIGARRIAK eta... ZENTZUGABEKOAK!

Rube Goldberg 1883an Estatu Batuetan jaiotako ingeniari, eskultore, idazle eta marrazkilaria zen. Lanik ezagunena, Lucifer Gorgonzola Butts profesorearen "asmakizun" bereziak dira, MAKINA HARRIGARRIAK! Ondorengo loturan makina haorien web orrialdea duzue. Begirada bat botatzea merezi du!

TXIKIA IKUSGARRI

Zientzia.eus-etik jasotako artikulu interesgarria

Txikia ikusgarri

2013/01/01 ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA
Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute Nikon Small World lehiaketan. Artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira.
Hain zuzen ere zientziatik asko du aurtengo irabazleak. Zebra-arrain bizi baten muga hematoentzefalikoaren erakusten du. Gakoa da muga hori funtzio neurologiko eta gaixotasun askoren kasuan. St. Jude Children's Research Hospital-eko Jennifer Peters-ek eta Michael Taylor-ek zebra-arrain transgeniko bat garatu dute egitura horren garapena behatu eta ikertu ahal izateko. Hiru dimentsiotan argazkiak atera dizkiote, eta argazki bakarrean elkartu, sakoneraren arabera kolore desberdinak emanez.
Irabazleaz gain, lehiaketan parte hartu duten beste argazki batzuk dituzue galeria honetan.
1. saria

1. saria

Zebra-arrainaren garuneko muga hematoentzefalikoa (x20).
Publikoaren saria

Publikoaren saria

Zelula linfatikoak eta fibroblastoak, 3Dko fibrina-gelean (x200).
Erradiolarioen eskeletuak (x120)

Erradiolarioen eskeletuak (x120)

Ofiura (x8)

Ofiura (x8)

Kakoxenita minerala (x18)

Kakoxenita minerala (x18)

Marijaia

Marijaia

Drosophila larba
Mikrobitziak

Mikrobitziak

Sonderia sp.; algak, diatomeak eta zianobakterioak jaten dituen ziliatu bat (x400)
Lotsatia

Lotsatia

Molossus rufu saguzarraren enbrioiak
Inurriak (x2,5)

Inurriak (x2,5)

Myrmica sp. eta Formica sp.
Tximeleta-mihia (x5)

Tximeleta-mihia (x5)

Inguratuta

Inguratuta

Haematococcus alga, eta Euplotes eta Cyclidium ziliatuak (x400)
Agata (x32)

Agata (x32)

Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala

Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala

Axoiak berdez, gorputzak urdinez, eta aktina-filamentuak gorriz.
Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)

Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)

ARKIMEDES

DALTONISMOA

Daltonismoa akats genetikoa da: akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. Izen zientifikoa diskromatopsia da, baina “daltonismo” hitza erabiliagoa da. Arrazoia hauxe da: John Dalton zientzialariak deskribatu zuen akats hau, berak jasaten zuen akatsa, hain zuzen ere. Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea; haatik morearen ñabardurak atzemateko gai dira, ikusmen normaleko pertsonak ez bezala.
Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da eta X kromosomari lotutako alelo errezesibo baten bidez transmititzen da. Horrela, gizonezko batek X kromosoma akastuna jasotzen badu, daltonikoa izango da. Aldiz, emakumezkoetan daltoniko izatea nekez gertatzen da, bere X kromosoma biek izan behar bailukete akastunak. Normalagoa da, emakumeak akatsaren eramaile izatea (X kromosoma batean bakarrik dutenean).



Daltonikoek nola ikusten duten jakin nahi baduzu, klikatu ondorengo loturan
http://www.parqueciencias.com/educacion-formacion/recursos/modulos_interactivos/el-daltonismo.html

TXIMISTAK

GELA ARGIZTATZEKO MODU BITXIA

Argia piztu. Guretzako arrunta den ekintza bat, zenbait herrialdetako etxeetan ez da posible, argindarrik ez dutelako. Baina gizakia beti pentsatzen; begira zer asmatu duten hemen...
El asunto tiene solución de una forma sencilla... Simplemente tiene que haber una botella de plástico de dos litros. Se rellena con un litro y medio de agua purificada y cinco cucharadas de lejía. Con todos los "ingredientes" dentro se sella la botella. Se hace un agujero redondo en el tejado de la casa y se inserta la botella con agua y lejía. Se sella para que no se caiga y para que cuando llueva no se inunden los hogares. Y ya está.
La luz del sol incide sobre la botella y el agua purificada y la refracción la proyecta alrededor de 360º, con una potencia de una bombilla de 55 watts. Lo que la luz realmente hace es entrar en la botella y rebotar contra las moléculas de agua, aumentando su potencia y dirigiéndola por todas direcciones. El coste que tiene esta "bombilla" es bajo, sabiendo que estas bombillas no se funden y tienen una duración aproximada de cinco años, aunque sólo funcionen durante el día. Es una energía renovable, barata y no contamina, es sencilla y fácil de instalar, así es como deberían ser todas estas energías.

Taula peryodikoa

Humorez beteriko taula periodikoa.Bota begiratu bat!

ESPAZIOAN ERE ZABORRA GAINEZKA



Aspaldi ahaztutako satelite artifizialak, orain dela hamar urte bidalitako espazio-ontzien pintura-zatiak, astronautek galdutako erremintak, Mir espazio-estazioko zabor-poltsak eta beste hainbat objektu dabiltza gure buru gainean etengabe biraka. Espazioko zaborra da, eta laster zerbait egiten ez bada, sateliteek eta etorkizuneko
espazio-espedizioek babes egokiagoa beharko dute Lurraren inguruan bueltaka dagoen guztiarekin talka ez egiteko.

Lurrazaletik 36.000 km-ra dagoen orbita geoegonkorra omen dago beteen. 1957an lehen satelitea bota zenean baino 10.000 aldiz partikula gehiago omen daude bertan. 10 cm-ko diametroa edo handiagoa duten partikulak dira arriskutsuenak, eta horietatik 9.000 etengabe radarrez kontrolatuta daude. Horietatik asko milaka edo milioika urtez biraka egongo direla uste dute adituek.

13 urteren ostean, Espazioko Zaborra Koordinatzeko Nazioarteko Agentzia osatzen duten kideek akordio bat sinatu berri dute zaborraren arazoa konpontzeko. Horien esanean, flotatzen dauden objektu guztiak batzea oso garestia litzateke, eta oraingoz egin daitekeen gauza bakarra gehiago ez sortzea da. 

Bitxikeri bat kontatuko dizuet honen inguruan.Heidemarie Stefanyshynastronautak duela gutxi, espazioan lan egiten ari zela, erraminta kaxa bat galdu zuen.Orain kaxa lurraren inguruan gira-biraka dabil, beste zabor guztiarekin batera.Filmatu ere egin zuten, eta hona hemen astronautari kaxak eskuetatik nola alde egin zion azaltzen den bideoa

TUNGUSKAKO KATAKLISMOAREN ENIGMA ITZELA

"Vanovara merkatal gunean nengoen. Gosaltzeko ordua zen eta etxeko atarian eserita nengoen iparraldeari begira. Ez dut inoiz une hura ahaztuko. Aizkora altxatua nuen kupela bat puskatzeko asmoz, eta orduan...
Bapatean, zerua bitan erdibitu zen, iparraldeko basoaren gaina suz estaliz. Une hartan bero ikaragarria sentitu nuen gorputzean, alkandora sutan egongo bailitzan... Saiatu nintzen kentzen, baina orduan, leherketa ikaragarria gertatu zen zeruan, ifernuko zarata noranahi zabalduz. Kataklismo horren indarrez, alde batetik sentitutako bultzadak zenbait metrotara jaurtiki ninduen. Nire emazteak, etxolatik azkar irtenda, hartu ninduen lepoan eta laguntzen saiatu zen.

Zaratatzarraren ondoren zerutik harriak erortzen ari zirela iruditu zitzaidan; baita eskupeta-tiroen antzeko soinuak entzuten zirela ere. Lurra dardarka ari zen. Lurrean nengoen bitartean burua babesten saiatu nintzen; harriren batek joko ote ninduen beldur bainintzen. Geroago, iparraldetik, oso haize bero eta zorrotzak harrapatu gintuen. Hain beroa zen, ezen lurrean bertan arrastoa ere utzi baitzuen. Guzti hau segundo batzuetan baino ez zen gertatu."
"Lehenengo bi leherketen ondoren, zurginak ikaraturik gelditu ziren, eta hirugarrena gertatu zenean, aldamiotik erori egin ziren. Haietako batzuk guztiz ikaraturik zeuden. Guztiok, tropelean, lana utzita herri aldera abiatuginen. Han, jendea ikaraturik kaleetan bilduta zegoen, gertakari hartaz hitz egiten."
"Ni mendian nengoen eta zaldi bat lotu ondoren besteari gauza bera egitera nindoan. Bapatean, eskuinaldetik eztanda handia entzun nuen. Berehalaxe burua harantz bueltatu eta zerua zeharkatzen zuen suzko objektu bat ikustea lortu nuen. Aurreko partea isatsa baino zabalagoa zen eta bere kolorea suarena bezalakoa.
Objektuaren tamaina Eguzkia baino hiruzpalau aldiz handiagoa zen, baina bere distira leunagoa. Horregatik ez nuen arazorik izan objektu misteriotsu hura ikusi ahal izateko. Suak lorratz antzekoren bat uzten zuen, hautsa bailitzan. Objektuak, bere ibilbidean zehar, sugar isolatuak uzten zituen han hemenka, eta sugar horietatik beste sugartxo urdinskak sortzen ziren. Sua itzali zenean leherketa handiak entzun ziren, lurrikarak sortu eta gure etxoletako beira guztiak hautsi ziren."
Hauek dira 1908. urtean ekainaren 30ean goizaldean gure planetan aro modernoan gertatu den enigma handienetako baten testigantza batzuk.
Gehiago jakin nahi baduzu klikatu Tunguska