Badakizunez PI zenbakiak infinitu harmartar ditu, oraingoz ez bait dute azkeneko zenbakia aurkitu.
Hainbeste zenbaki izanda nahi diren zenbaki segidak aurkitu daitezke PI zenbakiaren hamartarretan.
Ondorengo loturan zure urtebetetze eguna PI zenbakian zein tokitan dagoen aurki dezakezu. http://mypiday.com/
Aurrerapenak aurrerapen, kuboa ez da esferara gehien hurbiltzen den forma, eta baloien eboluzioan oinarrizko beste egitura batzuk asmatu zituzten. 1970. urteko Munduko Futbol Txapelketarako sortu zuten baloia, Telstar delakoa, mugarria izan zen. "Futbol-baloi gehien-gehienen arketipo bihurtu zen harrezkero hexagonoz eta poligonoz osatutako poliedroa. Aurrerapauso handia izan zen baloien biribiltasunera bidean, esferaren % 86 betetzen baitu poliedro horrek airez puztuta egon gabe", dio Royok.
Ikosaedro moztua esaten zaio poliedro horri, eta 12 pentagonoz eta 20 hexagonoz eratuta dago. Ez da poliedro platonikoa, bi motatako poligonoek eratzen baitute, baina platoniko batetik eratorria da, ikosaedrotik. Gomaz edo gaztaz egindako ikosaedro bat hartuko bagenu, eta bost aurpegi elkartzen diren erpin bakoitza moztuko bagenu, erpin horiek pentagono bihurtuko lirateke, eta triangeluak hexagono. Gainerako ezaugarriak, dena den, poliedro platonikoen berdinak ditu eratorri horrek; alegia, poligono guztiak erregularrak dira, eta erpin berri guztietan gauza berak gertatzen dira. Hala, poliedroen beste familia bat sortzen dute poligono platonikoetatik eratorritakoek: poligono arkimediarrak.
Horrenbestez, baloiak fabrikatzeko poligono arkimediarrak erabiltzeak "poliedro platonikoen abantaila berdinak ditu, eta, hortaz, erraza da haiek fabrikatzea. Dirudienez, ikosaedro moztuarekin lortu zuten oreka handiena biribiltasunaren eta fabrikatzeko konplexutasunaren artean". Izan ere, badaude hura baino biribiltasun handiagoa duten poligonoak, pentagonoak, karratuak eta triangeluak konbinatuta sortzen den ronbikosidodekaedroa, kasu, esferaren % 94 betetzen baitu bete gabe, baina ekoizteko konplexuagoa da, 72 pieza eta 120 jostura dituelako, eta "ez du arrakastarik izan baloigintzan, seguru asko garestiegia litzatekeelako", dio matematikariak.
Azken hiruilabete honetan DBH1en geometria lantzen aritu gara. Ikasle batek egin duen lana erakutsi nahi dizuet; ikasitakoa bildu eta gainera inguruan azaltzen den geometria erakusten digu.
Poliedroak nolakoak diren hobeto ulertzeko, eraikitzea baino modu hoberik ez dago. Ondorengo loturan poliedro mota ezberdinen modeloak aurkitzen dira; moztu, tolestu, itsatsi eta listo; poliedroa eraiki duzu.
Geometrian, poliedroahiru dimentsioko gorputz bat da, espazioan ebakitzen diren hainbat planok mugatutakoa. Bolumen finitoa eta aurpegi lauak dituzten objetu hiru-dimentsionalak dira. Poliedro hitzak grekeratik dator: poli asko eta edro aurpegia.
Poliedroen elementuak
Aurpegiak: Poliedroko planoen ebaketak sortutako poligono bakoitza poliedroaren aurpegi bat da.
Ertzak: Bi aurpegik duten segmentu berberari ertz deritzo.
Erpinak: Hiru ertz edo gehiago bat egiten duten puntu bakoitza erpin bat da.
Diagonalak: Bi ertz ez jarraituak lotzen dituen segmentua diagonala da.
Poliedro motak
Platonen Solidoak
Platonen solidoak edo solido platonikoak bost poliedro erregularrak osatzen dituzte. Aurpegi guztiak berdinak eta erregularrak dira. Bost poliedroak dira:
Laskorain ikastolako DBH2ko ikasleak ondorengo bideoan gorputz geometrikoak nola sortzen diren erakusten digute. Figura lauen biraketatik, gorputz geometrikoak lortzen dira.