Mostrando entradas con la etiqueta klima aldaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klima aldaketa. Mostrar todas las entradas

350

Zer esan nahi du 350? Bideo ikusi eta jakingo duzu

ZURIAREN ARGIAK ZURIAREN HOTZA

Glaziarren desagertzeari aurre egiteko asmoz, kolore zuriz margotzen ari dira Andeetako gailur batzuk.Kolore argiek egotzi egiten dituzte eguzki izpiak, eta tenperatura jaitsi.
Glaziar tropikal gehien Perun dago: dagoeneko urtu dira laurdenak, eta bidean dira gainerakoak.
Sortzailearen arabera, 30 gradu inguru jaitsi da margoturiko harkaitzen gainaldeko tenperatura.
Albistea 

GERRIKO BERDEA

"Gerriko berdea" eraikitzen hasi dira Afrikan, basamortua geldiarazteko. Nork bere erara egiten dio aurre klima aldaketari, munduko agintarien neurri zehatzik eta eraginkorrik ezean.Afrikan, gerriko berdea egiteko lanak hasi dituzte, Senegalen.Proiektuaren helburua da basamortuaren zabaltzea geldiaraztea.Gerrikoak erdiz erdi zeharkatukodu Afrika, mendebaldetik ekialdera: Senegalen hasiko da, eta Djibutin amaitu. 7.100 kilometro luze izango ditu, eta, batez beste, 15 kilometro zabal.       Basamortua etengabe zabaltzen ari da Afrikan, eta landarez osatutako gerrikoarekin itxi nahi diote bidea, 11 herrialde igaroko ditu: Senegal, Mauritania, Mali, Burkina Faso, Niger, Nigeria, Txad, Sudan, Eritrea, Etiopia eta Djibutu.