KARRANPA ETA ZIRRARA, ELEKTRIZITATE ESTATIKOA DA ERRUDUNA

2005/03/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Gaur ondoko laguna izan da, eskua sorbalda gainean jarri didanean, eta atzo, berriz, autoa. Nazkatuta nago karranpak jasotzeaz! Orain, gainera, etxean sartzeko atearen heldulekuari tira behar. Baietz horrek ere karranpa eman! Estresatuta ote nago? Edo eguraldiak du errua? Zer gertatzen den jakin nahian, Internetera jo dut. Han aurkitu dut erantzuna: elektrizitate estatikoa da erruduna.

Neguan larruazala lehorragoa izaten dugu; horregatik, erraz metatzen dugu elektrizitate estatikoa.
Denok ezagutzen dugu elektrizitate estatikoaren eragina. Eskolan bertan batek baino gehiagok ikasiko zuen zer zen, eta seguru asko esperimentu erraz bat ere egingo zuen elektrizitate estatikoaren eragina ulertzeko; adibidez, artilezko jertsean bolaluma igurtzi eta gero, lagunaren ilea nola erakartzen zuen ikustea.
Fenomenoa gogoan izan arren, askok ahaztu egin dute azalpena, nahiz eta ez den batere zaila. Era errazean azalduta, kontua da materia atomoz osatuta dagoela, eta atomoek, berriz, karga positiboa eta negatiboa duten partikulak dituztela, protoiak eta elektroiak, hurrenez hurren. Oro har, protoi adina elektroi izaten dute atomoek; beraz, materia neutroa izaten da.
Alabaina, atomo batzuek erraztasun handia dute elektroiak galtzeko, eta beste batzuek, aldiz, elektroiak hartzeko joera dute. Elektroiak erraz galtzen dituzten materialen artean, gizon-emakumeon larruazal lehorra lehenengo tokian dago. Animalien larruak, ileak, artileak eta zetak ere elektroiak galtzeko erraztasuna dute, baita aluminioak eta paperak ere, baina ez aurrekoek bezainbestekoa.
Bestalde, material gutxi batzuek ez dute elektroiak hartzeko ez galtzeko joerarik, eta haien artean kotoia eta altzairua daude. Zura ere nahiko neutroa da, baina hezea badago elektroi batzuk erakartzeko gai da.

Oinutsik ibiltzea oso ona da elektrizitate estatikoa deskargatzeko, eta ez horretarako bakarrik, noski.
Kautxuak eta anbarrak ere erakartzen dituzte elektroiak, eta are indar handiagoz erakartzen dituzte nikelak eta kobreak, letoiak eta zilarrak, eta urreak eta platinoak, ordena horretan. Azken bi metal horiek poliesterrak bezainbesteko indarrez erakartzen dituzte elektroiak, eta poliesterrak baino are indar handiagoz poliuretanoak, PVCak eta teflonak.
Hortaz, elektrizitate estatikoa sortu nahi izanez gero, nahikoa da elektroiak galtzeko joera duen material bat igurztea hartzeko erraztasuna duen batekin. Hala, baten elektroiak bestera igarotzen dira, eta materialak kargatuta gelditzen dira. Orduan ikusten da karga bereko bi material aldaratu egiten direla, eta aurkakoa dutenak, aldiz, erakarri.

Neguan, artilezko jertseak eta aire lehorra

Hori jakinda, erraz ulertzen da zergatik jende askok karranpa izaten duen gauzaren bat ukitzean. Kontua da haizearen eta berogailuen eraginez larruazala lehor-lehor izaten dutela. Larruazala, beraz, zeinu positiboz kargatzen da, batez ere poliesterrez egindako jantziak eramanez gero, poliesterrak zeinu negatiboa hartzen baitu. Elektrizitate hori gorputzean metatuta gelditzen da, estatiko, edozein objektu metaliko edo beste pertsona bat topatu arte. Hori ukitzean, metatutako elektrizitatea mugitu egiten da, eta deskarga bat gertatzen da. Ondorioa: karranpa sentitzen da.

Animalien larruak, artileak, zetak eta beste material batzuek elektroiak galtzeko joera dute.
Gauza bera gertatzen zaio autoari. Autoaren karrozeria hainbat metalez eginda dago, eta, mugitzean haizeak ematen dionez, kargatzen joaten da. Pneumatikoak, berriz, kautxuzkoak dira; horri dela eta, ezin du zuzenean deskargatu lurrera. Gidaria autotik jaisten denean, ordea, elektrizitateak deskargatzeko bidea topatzen du: gidariaren gorputza. Ondorioz, gidari gaixoak karranpa sumatzen du.
Antzemateko modukoa izateko, deskargak 2.000 Voltekoa baino gehiagokoa izan behar du. Ikusteko modukoa bada, berriz, 5.000 Volt ingurukoa dela esan nahi du, eta, horretaz gain, txinparta urdin bat atera badu, 10.000 Voltekoa izan da gutxienez.
Zer egin horrelakorik ez gertatzeko? Larruazala ondo hidratatzea eta kotoizko arropak erabiltzea ona da gauzak edo lagunak ukitzean karranpak ez izateko. Gelak oso lehor egotea ere saihestu behar da, eta horretarako nahikoa da leihoak irekitzea kanpoan hezetasuna badago, edo bestela hezegailu bat jar daiteke. Hartara, aire hezean dauden ur molekulek elektrizitate estatikoa neutralizatzen dute. Halaber, oinutsik ibiltzea oso eraginkorra da gorputzean metatutako elektrizitatea deskargatzeko.
Bestalde, erraz su hartzen duten gasak edo likidoak garraiatzen dituzten kamioiek lurreraino iristen den kate bat daramatte ardatzetik zintzilik, horren bidez elektrizitatea deskargatu ahal izateko. Antzekoak saltzen dituzte autoentzat.

Ordenagailuentzat kaltegarri


Ordenagailuen osagai batzuk erraz kaltetzen dira elektrizitate estatikoko deskargen ondorioz.
Karranpak inori gustatzen ez zaizkion arren, ez dira arriskutsuak ezta kaltegarriak ere. Izan ere, arriskua ez dago elektrizitatez kargatutako zerbait ukitzean, baizik eta tentsio desberdina duten bi objektu aldi berean ukitzean. Horregatik ez dira hiltzen
argi-indarreko kableetan geldirik dauden hegaztiak. Hegaztiren batek tentsio altuko bi kable edo kablea eta zutoina ukituz gero, ordea, hil egiten da elektrokutatuta.
Horregatik, ez zaigu ezer larririk gertatzen zerbait ukitzean elektrizitatea deskargatzen dugunean. Alabaina, ordenagailuen transistoreak izugarri sentikorrak dira tentsioarekiko, eta 200 Volteko baino gutxiagoko deskarga batek kalte egin diezaieke. Beraz, norbaitek ordenagailuaren barrenak atera, aldatu edo ukitu nahi baditu, hobe du bere elektrizitate estatikoa deskargatzea, metalezko zerbait ukituz, adibidez. Gainera, ezertan hasi aurretik, komeni da ekipoa lurrera ondo konektatuta dagoela begiratzea.

MAGNETISMOA

MATEMAGICAS

MATEMAGICAS

MAGNETISMOZ EGINDAKO ESKULTURAK

SACHIKO KODAMAk egindako eskulturak

ARGIA

ELEKTRIZITATEA

BEROA ETA TENPERATURA

GELA ARGIZTATZEKO MODU BITXIA

Argia piztu. Guretzako arrunta den ekintza bat, zenbait herrialdetako etxeetan ez da posible, argindarrik ez dutelako. Baina gizakia beti pentsatzen; begira zer asmatu duten hemen...
El asunto tiene solución de una forma sencilla... Simplemente tiene que haber una botella de plástico de dos litros. Se rellena con un litro y medio de agua purificada y cinco cucharadas de lejía. Con todos los "ingredientes" dentro se sella la botella. Se hace un agujero redondo en el tejado de la casa y se inserta la botella con agua y lejía. Se sella para que no se caiga y para que cuando llueva no se inunden los hogares. Y ya está.
La luz del sol incide sobre la botella y el agua purificada y la refracción la proyecta alrededor de 360º, con una potencia de una bombilla de 55 watts. Lo que la luz realmente hace es entrar en la botella y rebotar contra las moléculas de agua, aumentando su potencia y dirigiéndola por todas direcciones. El coste que tiene esta "bombilla" es bajo, sabiendo que estas bombillas no se funden y tienen una duración aproximada de cinco años, aunque sólo funcionen durante el día. Es una energía renovable, barata y no contamina, es sencilla y fácil de instalar, así es como deberían ser todas estas energías.

ATOMOAREN HISTORIA





Gizakia betidanik jakin nahi izan du materia zertaz egina dagoen . Baina materia ezin dugu ireki kaxa bat balitz bezala eta barruan begiratu. Zientzilariek bakarrik ikusi eta imaginatu dezakete . Horregatik, historian zehar, zientzialariek atomoaren egitura ezagutzeko zeharkako metodoak  erabili  zituzten, nork bere garaian eredu  desberdinak proposatuz .


Atomoaren tamaina oso txikia da, adibidez, ura tanta batean 1.000 trilioi atomo  sartzen dira

Lan honetan ezagutuko dituzue
  •  Atomoaren teoria eta eredu ezberdinak. Horiek guztiak eredu zientifikoak dira, hau da, zientzialariek egindakoak.(Demokrito, Aristoteles…pentsalariak ziren ez zientzialariak).
  •  Atomoaren egitura
  • Taula periodikoa

Ondoren azaltzen zaizun gidoia jarraitu eta word dokumentu batean bildu informazio guztia.


Eredu atomikoak
Lau eredu aztertuko ditugu

 John  Dalton, J.J. Thomson, Ernest Rutherford eta Niels Böhren ereduak
Ondorengo web orrialdeetan aurkituko duzu lau zientzialari hauen:
*        atomo ereduak nolakoak diren
*        zein esperimentu egin zuten eta zein urtetan
*        argazkia
Bildu guztiak eta zure lanaren lehen zatia osatuko duzu.
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/93_iniciacion_interactiva_materia/curso/materiales/indice.htm
http://www.hiru.com/kimika/kimika_00100.html


Atomoaren egitura

Bigarrengo zati hau osatzeko bila itzazu:
Atomoaren definizioa eta egitura 
 http://eu.wikipedia.org/wiki/Atomo
Lau atomo ezberdin egin .Web orrialde honetan atomos-construir atomos http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/93_iniciacion_interactiva_materia/curso/materiales/indice.htm

Taula periodikoa

Azken atalean, unibertsoan ezagutzen diren elementuak biltzen dituen taula ezagutuko duzu
http://www.iesalonsoquesada.org/inicio/fisica/departafyq/Diver-AmbitoCyT/animaciones/puzzle.swf
http://zientziaberri.nireblog.com/post/2008/06/06/taula-periodiko-interaktiboak

1.           TAULA PERIODIKOAREN historia laburki idatzi.
2.           Lur planetan elementurik ugarienak zein diren eta zein kopurutan dauden, taula batean bildu itzazu eta gero grafiko bat egin.Informazio hau web orrialdean nombre gainean klikatu aurki dezakezu.
3.           Giza gorputzean aurkitzen diren elementuekin berdin egizu.
4.          
Aukera itzazu bost elementu eta idatz ezazu zertarako balio duten.Informazio hau taula periodikoan bertan aurki dezakezu.



JOKUA
  • Oso joku polita elementuen propietateak aztertzeko eta bere tokian jartzeko


sistema peryodico


EBALUAZIOA



 


 
   


DARWINEN BIDAIA

Darwinen bidaia eta lurraren mugimenduak azaltzen dituen animazioa dugu hau; Jesus Gorroño izeneko irakasle batek egindakoa da.


DARWINEN BIDAIA

ATOMOAREN MAKETA

Maqueta de átomo
Este modelo no lo hemos hecho nosotros, pero nos ha gustado mucho y vamos a intentar reproducirlo realizando algunas modificaciones, menor tamaño, cambio de color, etc.
Material
- Bolas de porexpan /corcho blanco)
- Alambre
- Témpera de tres colores.
- Tabla
- Rotulador negro
- Bridas.
- Hilo
Procedimiento
Coloreamos con las témperas 1/3 de las bolas de rojo para los electrones y de azul para los protones y de amarillo para los neutrones (vamos a utilizar otros colores distintos a los del modelo) .
El núcleo: Unimos las bolas de porexpan amarillas y azules (neutrones y protones), pintamos un signo (+) en las azules.


Coloreamos 1/3 de las bolas de rojo (electrones), y pintamos en ellas el signo (-)
Hacemos 3 circunferencias de alambre y ensartamos los electrones repartidos por las 3 circunferencias (órbitas).
Colocamos las 3 circunferencias de la forma como se ve en la imagen, para fijarlas podemos usar bridas entre ellas.
Nosotros vamos a intentar colgar la estructura el núcleo y las órbitas (como una lámpara), estamos intentando construirlo cuando finalicemos el proyecto lo incluiremos en esta misma entrada.







PATIO GARBIKETA SPOTAK

Olaia Cincunegi, Lore Lakunza, Iker Etxeberria, Irati Alda, Laida Olazabal



Izadi Egizabal, Josu Aretxabaleta, Ander Belza, Unai Lertxundi, Gorka Vildarraz

POLIEDROEN MODELOAK

Poliedroak nolakoak diren hobeto ulertzeko, eraikitzea baino modu hoberik ez dago. Ondorengo loturan poliedro mota ezberdinen modeloak aurkitzen dira; moztu, tolestu, itsatsi eta listo; poliedroa eraiki duzu.

POLIEDROAK

Geometrian, poliedroa hiru dimentsioko gorputz bat da, espazioan ebakitzen diren hainbat planok mugatutakoa. Bolumen finitoa eta aurpegi lauak dituzten objetu hiru-dimentsionalak dira. Poliedro hitzak grekeratik dator: poli asko eta edro aurpegia.

Poliedroen elementuak

  • Aurpegiak: Poliedroko planoen ebaketak sortutako poligono bakoitza poliedroaren aurpegi bat da.
  • Ertzak: Bi aurpegik duten segmentu berberari ertz deritzo.
  • Erpinak: Hiru ertz edo gehiago bat egiten duten puntu bakoitza erpin bat da.
  • Diagonalak: Bi ertz ez jarraituak lotzen dituen segmentua diagonala da.

Poliedro motak

Platonen Solidoak

Platonen solidoak edo solido platonikoak bost poliedro erregularrak osatzen dituzte. Aurpegi guztiak berdinak eta erregularrak dira. Bost poliedroak dira:

  • 4 aurpegi
  • 4 erpin
  • 6 ertz

Kuboa
                                                                                             Kuboaren modeloa

  • 6 aurpegi
  • 8 erpin
  • 12 ertz




Oktaedroa
                                    Oktaedro modeloa
  • 8 aurpegi
  • 6 erpin
  • 12 ertz

 Dodekaedroa
                                                                                                       Dodekaedroaren modeloa
  • 12 aurpegi
  • 20 erpin
  • 30 ertz
  •  











Ikosaedroa
                                   Ikosaedroaren modeloa
  • 20 aurpegia  
  • 12 erpin
  • 30 ertz

    ANBARRA: FOSILIZAZIO PROZESUA

    ERAGILE GEOLOGIKOAK

    Ondorengo aurkezpen honetan, batetik, eragile geologikoen informazio orokorra azaltzen da;bestetik, kanpo eragileen inguruko informazio zehatza.

    BARNE ERAGILE GEOLOGIKOAK

    Kontinenteen mugimendua, plaken tektonika ulertzeko ondorengo animazio hau ikusi.
    KONTINENTEEN MUGIMENDUA

    SUMENDIAK

     Sumendiak liluragarri eta ikusgarri bezain arriskugarri eta suntsitzaile dira. Mundua guztian mila sumendi inguru daude (ez dago jakiterik ozeano-hondoetan zenbat dauden), eta horietatik 600 batek aktibo diraute.
    Sumendi horietako ospetsuenak aztertuko dugu denon artean. Lana arintzeko, taldetan antolatuko zarete eta ondorengo zereginak beteko duzue:
    • Google Maps aplikazioan, taldeko arduradunak mapa berri bat sortuko du eta kideekin eta irakaslearekin partekatuko du
    • Ostadar.neteko 16-6 jardueran kontsulta dezakezue hainbat  sumendi kokatzeko (gehiago jakiteko atala ere)
    • Google Mapsen sortutako mapan, sumendiak kokatu (taldekide bakoitzak bana) eta datu hauek bilduko dituzue:
      • Sumendiaren kokagunea: estatua, herria
      • Sumendiaren aktibitatea
      • Azken  erupzioa, erupziorik arriskutsuenak
      • Bitxikeriaren bat (aukeran)
    Ondorengo loturan sumendiei buruzko animazio bat duzue, klikatu eta lagungarri izango zaizue gaia hobeto ulertzeko.
    http://webgunea.ikastola.net/txanela_6/sumendiak/sumendiak_sarrera.swf




    Azken hamarkadako sumendiak Google earthen eskutik

    PARKE BATEAN BARRENA...

    Batzuetan ez dugu paseatzeko tarterik hartzen. Pasa, bai, baina ez dugu ezer ikusten, ezer disfrutatzen... eta birtualki paseatuz gero? Heman bueltatxo bat parke honetan baina... BENETAZKO PARKE BATEN EMATEA ASKOZ ERE ATSEGINAGOA DELA EZ AHAZTU!



    PARKEAN SARTU

    HARRIEN ZIKLOA ostadar

    Harriak, gezurra badirudi ere, aldatu, eraldatu egiten dira. Eraldaketa horiek HARRIEN ZIKLOA osatzen dute.


    Harrien zikloa errazago ulertu dezazuen, ostadar proiektuak ondorengo animazioa prestatu du.
    HARRIEN ZIKLOA

    ELIKAGAI EKOLOGIKOEN ONURAK

    IRENE ARANA ETA MADDI BELOKI


    TYRONE MARTIN ETA ENEKO IRAOLA


    MIKEL LOPEZ, GORKA VILDARRAZ ETA GORKA TXAPARTEGI


    IZADI EGIZABAL ETA IKER ETXEBERRIA


    SARA BIRAWI ETA IRATI SALABERRIA


    ANDER IRIARTE ETA ANDER BELZA


    LAIDA OLAZABAL ETA JANIRE GOYA


    IMANOL AMUNDARAIN ETA JOSU ARETXABALETA



    IRATI ALDA ETA ANE ABALABIDE


    OLAIA AZKOLAIN ETA MAIDER DEL NOZAL


    IDOIA EZEIZA ETA AINARA ZABALA


    LORE LAKUNZA ETA OLAIA CINCUNEGUI

    LURRIKARAK



    7.600 lagun hil dira Txinako lurrikaran
    900 ikasle eskola baten hondakinen artean harrapatuta daude. Gutxienez zazpi eskola erori dira. 7,8 gradukoa izan da lurrikara eta, batik bat, Txinaren hego-mendebaldea astindu du.
    Berria.info 2008-05-12 - 17:20:03


    Gaiak:
    Lurrikara handi batek astindu du gaur Txina: 7,8 gradu markatu ditu Richter eskalan, eta eremu zabala astindu du, eta iturri ofizialek esan dute 7.651 lagun behintzat, hil direla.

    Txinaren hego-mendebaldean izan du epizentroa, baina handik oso urrun dauden Pekin, Shanghai eta Bangkok-en ere sumatu dute. 14:30 inguruan gertatu da (08:30 Euskal Herrian).

    Hildakoen eta zaurituen oso datu apalak eman dituzte hasieran Txinako agintariek, baina gero "hondamendi" izugarria gertatu dela agertu du Wen Jibao lehen ministroak.

    Shichuan probintziako Wenchuan hirian izan du epizentroa lurrikarak, eta eremu hartan gertatu bide dira heriotza horiek. Handik kanporako triskantza zenbatekoa den ez dute agertu zehazki oraindik. Hala ere, handik 300 kilometrora, Chonggin hirian, gutxienez lau haur hil dira. Txinako agintariek jakinarazi dute
    Dujiangyan hirian, epizentrotik 50 kilometrora, bigarren hezkuntzako eskola bat erori dela, eta 900en bat ikasle harrapatu dituela azpian. Zenbait iturriren arabera, zazpi inguru dira lurrikararen ondorioz erori diren eskolak.

    Arestian aipatu bezala, Wenchuan herrian izan du epizentroa lurrikarak, Sichuan eskualdean. 111.800 biztanle ditu herri horrek, eta tibetarrak dira gehienak. Sichuan da Txinako eskualderik handienetakoa; ia ehun milioi lagun bizi dira. Wenchuandik 300 kilometrora dago Chongqing, eta 1933an bederatzi mila lagun hil ziren 7,5 graduko lurrikara izan zenean.



    Zer da Richter eskala? Zein da epizentroa eta hipozentroen arteko desberdintasuna? Nolakoak dira lurrikarak sortzen duten eragina?

    * Kontzeptu hauek errepasatzeko, Txanelako animazioa lagungarri izango zaizue.

    http://txanela.net/guneak/0005/e/0157/1053/f/2041/lurrikarak_nagusia.swf

    * Tamalez, Txinaren kasua ez da ezagutzen dugun bakarra. Gure planetan, horrelako egoerak, ezagunak dira, toki batzuetan maizago eta indartsuago eta besteetan urriago eta ahulago badira ere. Baita itsasoetan ere.
    * Eskuratuko duzuen fitxan bidez, mende honetan gertatutako lurrikararik bortitzenak aurkituko dituzue. Gelako lankideen artean lurrikarak banatuko dituzue eta behaketa- eta azterketa-lan bat burutu beharko duzue. Helburua, lan-kooperatiboa egitea da, ondoren bakoitzaren informazioa partekatzeko.
    * Talde bakoitzak, aukeratutako lurrikara horren informazioa bilatu eta datu hauek eskuratuko ditu:
    + Lurrikararen epizentroa, hipozentroa eta Richeren eskalan zer neurrikoa izan den.
    + Sortutako kalteak, nolakoak izan diren.
    + Argazki edo bideoren bat gehituko dute.
    * Google maps aplikazioa erabili lurrikara kokatzeko eta informazioa txertatzeko. Horretarako, irakasleak sortu berria duen mapa zuekin parekatuko du lankide guztien artean egiten duzuena jarraitu ahal izateko.
    o Marka bat aukeratu eta lurrikara gertatu zen tokian kokatu.
    o Lurrikara horren informazioa deskribapen atalean txertatu.

    * Gelako proiektagailua erabil dezakegu, talde bakoitzak egindako lana aurkezteko.
    * Bukatzeko, ikusirik lurrikaren kokagunea, lurrikarak zergatik gertatzen diren maizago zenbait tokitan bestetan baino argitzen saia zaitezte gelako guztien artean.

    AHOLKUAK

    Begira ze kartel egin dituzten DBH2ko zientzialarien txokoko ikasleek. irakurri eta jarrai itzazue ematen dituzten aholkuak.

    IRATI SALABERRIA ETA SARA BIRAWI


    IZADI EGIZABAL ETA IKER ETXEBERRIA


    LAIDA OLAZABAL ETA JANIRE GOYA


    IMANOL AMUNDARAIN ETA JOSU ARETXABALETA


    IRATI ALDA ETA ANE ABALABIDE


    ANDER BELZA ETA ANDER IRIARTE


    AINARA ZABALA ETA IDOIA EZEIZA


    LORE LAKUNZA ETA OLAIA CINCUNEGUI


    TYRONE MARTIN ETA ENEKO IRAOLA


    MIKEL LOPEZ, GORKA VILDARRAZ ETA GORKA TXAPARTEGI


    AITOR BERAKOETXEA ETA UNAI LERTXUNDI


    IRENE ARANA ETA MADDI BELOKI

    KANPOKO ERAGILE GEOLOGIKOAK

    Lurrazalaren joera dinamikoa ikustea, ez da erraza. Gizakiak denbora asko behar izan du aldaketa horiek nabarmentzeko. Baina garbi dago hainbat eragile geologikoak eragin zuzena dutela paisaiaren itxuraketan. Jarduera honetan, kanpoko eragile geologikoaz arduratuko zarete.
    Hasteko “argazki-sorta.swf” flash-artxiboan azaltzen diren argazkiak gelakide guztien artean aztertuko dituzue eta paisaia horien eraketan parte hartu duten kanpoko eragile geologikoak identifikatzen saiatuko zarete.  Beti ere, kontutan izan behar da, askotan ez duela eragile bakarrak eragiten.
    Norberak, ezagutzen duzuenaren arabera, hipotesiak egingo dituzue.