BITXIKERIAK
http://home.snc.edu/takamasatakahashi/login/AstroSp10/Animations/Active_Figures/17/CondConvRad.swf
"Gizakiak, bere bost zentzumenak erabiliz inguruan duen unibertsoa arakatzen du eta abentura honi ZIENTZIA deitzen dio" EDWIN HUBBLE 1954
ORRIALDEAK
▼
TXIKIA IKUSGARRI
Zientzia.eus-etik jasotako artikulu interesgarria
Txikia ikusgarri
2013/01/01 ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA
Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute Nikon Small World lehiaketan. Artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira.
Hain zuzen ere zientziatik asko du aurtengo irabazleak. Zebra-arrain bizi baten muga hematoentzefalikoaren erakusten du. Gakoa da muga hori funtzio neurologiko eta gaixotasun askoren kasuan. St. Jude Children's Research Hospital-eko Jennifer Peters-ek eta Michael Taylor-ek zebra-arrain transgeniko bat garatu dute egitura horren garapena behatu eta ikertu ahal izateko. Hiru dimentsiotan argazkiak atera dizkiote, eta argazki bakarrean elkartu, sakoneraren arabera kolore desberdinak emanez.
Irabazleaz gain, lehiaketan parte hartu duten beste argazki batzuk dituzue galeria honetan.
1. saria
Zebra-arrainaren garuneko muga hematoentzefalikoa (x20).
Publikoaren saria
Zelula linfatikoak eta fibroblastoak, 3Dko fibrina-gelean (x200).
Erradiolarioen eskeletuak (x120)
Ofiura (x8)
Kakoxenita minerala (x18)
Marijaia
Drosophila larba
Mikrobitziak
Sonderia sp.; algak, diatomeak eta zianobakterioak jaten dituen ziliatu bat (x400)
Lotsatia
Molossus rufu saguzarraren enbrioiak
Inurriak (x2,5)
Myrmica sp. eta Formica sp.
Tximeleta-mihia (x5)
Inguratuta
Haematococcus alga, eta Euplotes eta Cyclidium ziliatuak (x400)
Agata (x32)
Neurona sentsorialen hazkuntza erradiala
Axoiak berdez, gorputzak urdinez, eta aktina-filamentuak gorriz.
Tximeletaren hegoko ezkatak (x75)
PLANETEN TAMAINUA KONPARATZEKO
Planet compare, eguzki sistemaren planeten tamaina konparatzeko sortu den baliabide digitala.
Konparatu nahi diren bi planeta klikatu eta garbi ikus daiteke beraien arteko aldea; ikusgarria.
http://callumprentice.github.io/apps/planet_compare/index.html