ORRIALDEAK

MCDONALD'S JOKOA

Aurten EAG21 gai elikadura ekologikoa da. Joko hau bidali didate. Ea gustokoa duzuen. Jokatzen baduzue iruzkinen bat bidali iezaidazue.
Mcdonald's jokoa

ERLIEBEAN GERTATZEN DIREN ALDAKETAK: SUMENDIAK

Sumendiak liluragarri eta ikusgarri bezain arriskugarri eta suntsitzaile dira. Mundua guztian mila sumendi inguru daude (ez dago jakiterik ozeano-hondoetan zenbat dauden), eta horietatik 600 batek aktibo diraute.





Sumendi horietako ospetsuenak aztertuko dugu denon artean. Lana arintzeko, taldetan antolatuko zarete eta ondorengo zereginak beteko duzue:

* Google Maps aplikazioan, taldeko arduradunak mapa berri bat sortuko du eta kideekin eta irakaslearekin partekatuko du
* Ostadar.neteko 16-6 jardueran kontsulta dezakezue hainbat sumendi kokatzeko (gehiago jakiteko atala ere)
* Google Mapsen sortutako mapan, sumendiak kokatu (taldekide bakoitzak bana) eta datu hauek bilduko dituzue:

*
o Sumendiaren kokagunea: estatua, herria
o Sumendiaren aktibitatea
o Azken erupzioa, erupziorik arriskutsuenak
o Bitxikeriaren bat (aukeran)

MATERIAREN ALDAKETA FISIKOAK ZIENTZIALARIEN TXOKOAN

2010/2011 ikasturtean zientzialarien txokoko ikasleak materiaren aldaketa fisikoen adibideak esperimentuen bidez erakusten dizkigute.