SIGMA matematikako aldizkaria lehenagotik ezaguna banuen ere, azkenaldi honetan saltsan ibiltzeko denbora badut eta zirt edo zart blogean artikulu interesgarri bat ikusi dut matematikaren historia irakastearen garratziaz.Egileak, Vicente Meavillak horrela dio: La historia de las Matemáticas permite dar una visión más humana de dicha ciencia (la matemática no es obra de los dioses, es el resultado del trabajo de hombres y mujeres que suelen equivocarse). Este hecho puede contribuir a que el alumno no se sienta frustrado ante sus errores y pueda aprender de ellos.
Artikulua irakurtzeko klikatu hemen. Aldizkariaren 33. zenbakia ikusteko imajinan klikatu
"Gizakiak, bere bost zentzumenak erabiliz inguruan duen unibertsoa arakatzen du eta abentura honi ZIENTZIA deitzen dio" EDWIN HUBBLE 1954
ORRIALDEAK
▼
ERAKUSKETA BAT ANTOLATU BEHAR DUGU
ERAKUSKETAK KOMUNIKABIDEAK DIRA
Erakusketa bat zerbait komunikatzeko antolatzen da. Euskara edo gaztelania gaietan ikasten duzue, komunikazioa gertatzeko ondorengo elementu hauek derrigorrezkoak direla: iturria, igorlea, komunikabidea eta hartzailea. Erakusketa batean elementu berdinak ditugu: iturria, erakusketa-antolatzaileak izango dira; igorlea, erakusketa bera; komunikabidea, objektuak, testuak eta ikusgai dagoen guztia; eta hartzailea, ikuslea, mezua jaso eta ulertu behar duena.
Erakusketa bat antolatzerakoan kontuan hartu beharko dugu objektuak ikuslearengan eragina sortzeko direla; gaiaren tratamendua, orokorrean eta elementuka, nola egin ikusleak ondo ulertzeko; eta erakusketaren antolamendua orokortasun batean.
ERAKUSKETA MOTAK
Mota ezberdineko erakusketak antolatu daitezke: hunkigarriak edo sentikorrak, ikuslearengan sentimenduak eragiteko; didaktikoak, informazioa emateko; entretenigarriak, parte hartzeko, interaktiboak; eta horien guztien nahasketa bat.
ERAKUSKETA ANTOLATZEKO JARRAIBIDEAK
Erakusketa bat antolatzeko pauso hauek eman behar dira:
- Erakusketaren helburuak finkatu.
- Zein ezaugarri dituen ikusle-taldeak.
- Helarazi eta ikasi nahi dugun mezua aztertu.
- Erakutsiko diren materialak eta antolamendua prestatu.
- Proba egiteko, talde txiki bati erakutsi.
- Zuzendu behar bada, zuzendu eta berriro sortu.
LABURBILDUZ
- Ez dugu ahaztu behar erakusketaren helburu nagusia ikuslea eta erakusketaren arteko elkarreragina dela.
- Gogoratu erakusketa komunikabide dela. Mezua zaindu, ikuslearengan nahi duguna eragiteko.
- Aurretik prestatu: erakusketaren helburuak, nori zuzendua dagoen, helaraziko den mezua eta antolaketa.
- Zaindu azalduko diren testuen antolaketa eta prestaketa. Testuek irakurterrazak eta atseginak izan behar dute.
- Erakusketaren izenburuak pizgarria, motibatzailea eta hiztegi ezaguna behar du; ikusleak erakarri behar ditu.
Antolaketarako taula osatu
ERATOSTENESEN BAHEA MULTIPLOAK AURKITZEKO
Zenbaki baten multiploak bilatzeko Eratostenesen bahea erabiliko dugu.
Eratostenesen bahea zenbaki lehenak aurkitzeko erabiltzen bada ere, beste erabilera bat eman diezaiokegu: multiploak aurkitzeko. Behatu taula eta ikusiko duzu kolorezko lerroak dituela gainean.
Begiratu lerro granateak, ezkerretik eskuinera eta goitik behera doaz. Paraleloak dira beraien artean. Zenbaki baten multiploak dira? Eta lerro berdeak? Horiek ere paraleloak dira. Zein zenbakiren multiploak dira?
Eratostenesen baheak multiploak aurkitzen ere lagundu dezake.
KRONOMETROA ETA KALKULAGAILUA erabiliz
Kronometroaren erabileraz gain, abiaduraren kalkulua eta horri dagokion grafikoa egiten ikasiko duzue jarduera honetan.
Jarduera jolastokian egingo duzue.
Taldetan antolatu behar zarete, bost kide talde bakoitzean.
Jolastokiko zoruan arrasto batzuk egingo dituzue, zinta metrikoa eta klariona erabiliz, marrazkian azaltzen den bezala.
40 m-ko luzera.
Arrasto batetik bestera 10 m
Zuen lana, taldeko kide bakoitzak 40 m-ak zein abiaduratan egin dituen neurtzea izango da. Horretarako taldea honela antolatu beharko duzue:
kide batek ibilbidea egiten duen bitartean, beste kideak 1, 2, 3 eta HELMUGA puntuetan ipiniko dira. Abiatzen denean, denek kronometroa martxan ipiniko dute. 1 puntutik pasatzen denean bertan dagoenak kronometroa gelditu egin beharko du. Horrela helmugara iristen den arte.
Taldekide bakoitzak ibilbidea modu ezberdinean egingo du, horrela:
- 1. kideak oinez mantso
- 2. kideak oinez normal
- 3. kideak saltoka
- 4. kideak hanka baten gainean
- 5. kideak lasterka
Bildutako denboren datuak horrelako taula batean jaso. (1 taula)
KIDEAK | 1. PUNTUA | 2. PUNTUA | 3. PUNTUA | HELMUGA |
1. KIDEA | | | | |
2. KIDEA | | | | |
3. KIDEA | | | | |
4. KIDEA | | | | |
5. KIDEA | | | | |
Datu horiek grafiko batean adierazi behar dituzue. Kide bakoitzaren grafiko-lerroak kolore bat izango du.
Orain, laborategian, bakoitzaren abiaduraren kalkulua egin beharko duzue. Nola? Ondorengo formula erabiliz:
(2 taula)
KIDEA | ABIADURA |
1. KIDEA | |
2. KIDEA | |
3. KIDEA | |
4. KIDEA | |
5. KIDEA | |
Azkenik, erantzun:
Grafikoko kide bakoitzaren lerroa eta egin duen abiaduraren artean zer erlazio ikusten duzue?
BIRAKETAK
Laskorain ikastolako DBH2ko ikasleak ondorengo bideoan gorputz geometrikoak nola sortzen diren erakusten digute. Figura lauen biraketatik, gorputz geometrikoak lortzen dira.
TRIANGELUAREN PUNTUAK
ZIRKUNZENTROA
Zirkunzentroa zer den ikus daiteke ondorengo animazioan.
INZENTROA
Errazagoa da ulertzea inzentroa zer den animazioa ikusiz gero.
BARIZENTROA
Ikusi ondorengo animazioa barizentroa zer den ulertzeko.
ORTOZENTROA
Ortozentroa ikusteko animazio hau ireki.MATHEMATA
Kristo aurreko VI. mendean, Pitagoras izeneko matematikari famatu batek garaiko filosofia eta matematika eskolarik garrantzitsuena sortu zuen. Bertako ikasleei pitagorikoak esaten zitzaien. Eskola horretan bi motako ikasleak zeuden: nobizioak eta iniziatuak. Lehenengoek entzun bai baina ezin zuten hitz egin, hau da, ezin zuten beraien iritzia adierazi; besteek, berriz, bai.
Matematika hitzaren eratorria mathemata hitz grekotik dator, eta ikas daitekeena esan nahi du.
Pitagorikoek aritmetika, geometria, astronomia eta musika ikasten zituzten; baina zenbakien ezaugarrien azterketa izan zen emaitzarik garrantzitsuena, uste baitzuten naturan gertatzen zen edozein erlazio zenbakien bidez adieraz zitekeela.
Gaur egun, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan ikasten dugun matematika pitagorikoa da.
Ikus dezagun matematika pitagoriko pixka bat.
Zenbaki baten zatitzaileak zenbakia zatitu eta emaitza zehatza ematen dutenak dira.
Adibidez:10 zatitzaileak : 1, 2, 5, 10
24 zatitzaileka : 1, 2, 3, 4, 6, 8, 12, 24
Pitagorikoek zenbakiak era honetan sailkatu zituzten:24 zatitzaileka : 1, 2, 3, 4, 6, 8, 12, 24
Zenbaki perfektuak
Bere zatitzaile diren zenbakien baturaren balioa duena zenbaki perfektua deitzen da.
Adibidez:
6 zenbaki perfektua da bere zatitzaileak 1, 2, 3
direlako eta hauen arteko batuketak zenbakia bera ematen digulako
1+2+3 = 6
direlako eta hauen arteko batuketak zenbakia bera ematen digulako
1+2+3 = 6
Zenbaki lehenek, bata (1) eta bere buruarekin bakarrik zatigarriak diren zenbakiak, zenbaki arrunten multzoaren azpimultzo bat osatzen dute.
Adibidez:
Aurreneko hogei zenbaki lehenak 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23, 29, 31, 37, 41, 43, 47, 53, 59, 61, 67 eta 71 dira. Bat ez da lehena, zatitzaile bakarra duelako, eta zero ere ez, zeroz zatigarri zenbakirik ez dagoelako.
Zenbaki lagunak
Bi zenbaki lagunak deitzen dira haietatiko bat bestearen zatitzaileen batura denean.
Adibidez:
220 eta 284 zenbaki lagunak dira
220 zatitzaileak dira:
1, 2, 4, 5, 10, 11, 20, 22, 44, 55, 110
y 1+2+4+5+10+11+20+22+44+55+110 = 284
1, 2, 4, 5, 10, 11, 20, 22, 44, 55, 110
y 1+2+4+5+10+11+20+22+44+55+110 = 284
284 zatitzaileak dira:
1, 2, 4, 71, 142
y 1+2+4+71+142 = 220
1, 2, 4, 71, 142
y 1+2+4+71+142 = 220
Pitagorikoek aurkitu zuten zenbaki lagun bikoterik txikiena hauxe da: 220 eta 284 zenbakiek osatzen dutena. Beharbada beste bikote batzuk ezagutzen zituzten, baina ez genituen gehiago ezagutu XVIII. mendera arte; Leonard Euler izeneko matematikari batek zenbakiak aztertu eta 60 bikote aurkitu zituen arte.
ESTATISTIKA lan monografikoa
Ondorengo aurkezpenean egin behar duzuen estatistika lanaren nondik-norakoak azaltzen dira. Esandakoak jarraitu eta zalantzik baduzue GALDETU!!!